Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jaixetako aplikaziñua santamasak.eus webean

Pilotari profesionalak, puntako bertsolarixak,... arituko die Santamasetan! [jai-programa]

Gutxienez 1351. urtetik Arrasatek ospatzen dauen azoka nagusi honetako aurtengo nobedadeak die ganaduaren eta hegaztien ferixak batuko diela, artisau azoka bi gunetan jarriko dala,... Gainera, aurten Olentzerori lagunketan Basandere be etorriko jaku. Ondo pasau!

590.Santamasak.15.Prentsaurreko (id: 8574382)


Egitarauko irudiak: Santamas Komisiñua / Argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2015eko abenduak 9, eguaztena

Gaur goixian Santamas Komisiñuak, herriko kultur talde ugarik eta Udalak Santamasak aurkeztu daue Kulturaten. Presentaziñuan parte hartu daue:

  • Andoni Altuna, Lore Gazteak taldekoa eta herriko taldeen ordezkaria prentsaurrekoan
  • Oihan Vitoria, Santamas Komisiñoko ordekarixa
  • Maria Ubarretxena alkatia
  • Juan Ramon Mendieta, Kultura zinegotzixa
Aurteno jaixen agurrean antolatzailliek azaltzen daue 1351ko iraillaren 20xen Gaztela eta Leongo Pedro I. erregiak sinatu omen euen Arrasaten azoka nagusixe egitteko baimena. Denbora luzia igaro da ordutik, eta hortan "denboraren lerruen puntu txiki bat baino ez ei gara", antolatzailliek azaldu dauien moduen. Antolatzailliek hainbat puntu nabarmendu dauie:

 

Abenduaren 19ko Kuadrillien Arteko Herri Probetan talde bakotxa 8 kidez osatu beharko dala:

  • 2 pertsona lokotx bilketan
  • Pertsona 1 txingak eruaten
  • 2 pertsona trontzan
  • Pertsona 1 korrikan
  • 2 pertsona zakulari
  • Gura bada, sokatiran be jokatu leike

Abenduaren 22ko Azoka Nagusixan aurten ganadu eta hegazti ferixak bateratuko die: Ganaduana Laubide plazan mantenduko da, eta hegaztixena Garibaira eruengo da.

 

Artisauen Azokari dagokixonez, aurten bi gune izengo dira: Jokin Zaitegi plazan eta Biteri etorbidien. 

 

Igor Obeso berailagileak erakustaldixa emungo dau Jokin Zaitegi plazan. Bera da Euskal Herrian beira puzten dauen artisau bakarra: argiabadago.com

 

Herri Kirolen erakustaldixa, ohitturai jarraiketan, Zaldibarko pilotalekuan ospatuko da, programa honeaz:

  • Zerrarekin antzinako oholak zelan egitten zien erakusketa
  • 3 aizkolarixen arteko lehia
  • 2 emakumeren arteko aizkora erakustaldixa
  • Trontzan 2 emakume eta 2 gizonen aurka
  • Telleria harri-jasotzaile gaztearen erakustaldia
  • Peio Kañamaresen motozerrarekin erakustaldia eskainiko dau

Santamasak igarota, Olentzero etorriko da eta horren harira Olentzeroren gutunak abenduaren 19ko dantza saio herrikoiaren amaieran banatuko die.

 

Aurten, Txoronpia eta Txoronpiorekin batera, Basanderek gutunak banatuko dauz. "Basandere basoen barrenean edo leize garaietan bizi den leinua da", eta "artaldeak zainddu eta babesten ditu".

 

Gainera, abenduaren 23an ipuin kontaketa magikoa izengo da Okendoko ludotekan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera adinaren araberako 3 saio egingo die.

 

Aurten Olentzerok botako dittuen goxokiak zeliakoendako be goxuak izengo die, eta goxokixen erdia bidezko merkataraitzakuak.

 

Hala ta be, goixan aittatu bezala, asmue da puntu txiki bat garen arren, "marraztuta gordeko dan ekarpena egittia". Asmo horreaz, ondoko jai-programie prestatu daue:

 

595.Santamasak.15.1 (id: 7949652)

 

595.Santamasak.15.2 (id: 7974948)

 

595.Santamasak.15.3 (id: 7994332)

 

595.Santamasak.15.4 (id: 8033606)

 

595.Santamasak.15.5 (id: 8059827)

 

595.Santamasak.15.6 (id: 8092503)

 

595.Santamasak.15.7 (id: 8117237)

 




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE