Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Begietara begira' irudiagatik

Asier Elgezuak irabazi du Udako Mondraberri Argazki Txapelketa

Ezer baino lehen Mondraberrik barkamena eskatu gura die batez ere txapelketako parte-hartzaileei, agenda arrazoien ondorioz, ezin izan duelako gaur arte erabakiaren berri eman.

595.Uda.Argazk.Txap.19.Begietara.Begira.ASIER-ELGEZUA (id: 8100766)


Argazkia: Asier Elgezua Zulueta / Testua: mondraberri.eus / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Ezer baino lehen Mondraberrik barkamena eskatu gura die batez ere txapelketako parte-hartzaileei, agenda arrazoien ondorioz, ezin izan duelako gaur arte erabakiaren berri eman.

 

Halaber, argi utzi nahi dugu atzerapenaren erantzukizuna ez duela epaimahaiak, egunkari digital honek baizik.

 

Epaimahaikideek aztertu egin dituzte txapelketara aurkeztutako 44 irudiak, eta horren ostean erabaki dute txapeldun Asier Elgezuaren 'Begietara begira' argazkia izendatzea.

 

Irudi hau Indonesiako Labuan Baho herri arrantzalean egin zuen argazkilari arrasatearrak.

 

Irabazi ez duten arren, epaimahaiaren puntuazioa lortu dute ere Gaizka Untzuetaren 'Nomada' eta 'Mendi sakratuak' argazkiek, Bittori Blancoren 'Itsasoa' eta Daniel Nespereiraren 'Donibane Garazi'.

 

Epaimahaiak beste irudi batzuen kalitatea ere nabarmendu du. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, ondo jarraitu eta zorionak Asier!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE