Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Piper eta Tomate
Arrasate Zientzia Elkartearen artikulua.

300 (id: 6312042)

 

Argazkia: Arantza Otaduy. Arrasate Zientzia Elkarteko kideak Tomate eta Piper “lagunekin”. © Eskubide guztiak erreserbatuta – 2012/11/10

Urte asko daramate Piper eta Tomatek, Mondragoeko tailu eder horiek, gure herriko kaleak zapaldu gabe. Inork ez ditu San Joan parrokiatik Aste Santuan prozesioan ateratzen. Euren aurpegi gaiztoek ez dituzte gure herriko haur eta gaztetxoak izutzen. Biltegi baten daude, hauts mordoa sorbalden gainean pilatzen.

Arrasaten badira baliozko irudi erlijiosoak. Horietako askok Piper eta Tomateren zaintze egoera bera dutenak. Gure aiton-amonen bizitza, herriko errituak eta ohiturak eta iraganeko jazkerak hobeto ulertzeko ezinbestekoak diren artelan horiek, hurrengo belaunaldientzat ahalik eta egoera onenean gordetzea da gure gogoa. Horregatik, Arrasate Zientzia Elkarteak, elkarteko kidea den Carmen Martin zaharberritzailea kontratatu du, eskultura guzti horien egoera ezagutu dezagun.

Behin artelanen egoera ezagutu ondoren, horiek zaharberritzeko eta konpontzeko diru iturriak bilatuko dira, mondragoetar guztiek aspaldiko artistek utzitako lanekin goza dezagun.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Horacio Argarate parrokoari eta baita San Joan parrokiako eliztarrei, San Joan parrokian sartzen uzteagatik.

Azkenik, konturatuko zineten nondik datozen Piper eta Tomate ezizenak, ezta? Batek galtza bonbatxo gorria jazten du eta, besteak berriz, berdea.

Arrasate Zientzia Elkartearen blogera lotura hemen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE