Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Juan, 1964
Josemari Velez de Mendizabalen testua

Testua eta argazkia: Josemari Velez de Mendizabal / 2014ko ekainaren 17a, martizena



300 (id: 6321247)Gaur zortzi San Juan dugu eta auskalo nola ospatuko ditudan jaiak. Ziurrenik, ez dira duela MENDE ERDIkoak bezain intentsoak izango. Adinak ez du barkatzen. Baina zeredozer jausiko da, hori seguru!

Batxilergoko  bosgarren kurtsoa (1963-64) amaitu berri genuen viatoristekin herriko San Jose ikastetxean, eta ekaineko azterketak – “legalmente reconocido” genuen kolegioan bertan burutuak-  denetariko emaitzak ekarri zituen. Hala ere, sanjuanak sanjuanak ziren eta ez zegoen patxanga alperrik galtzeko bat ere gogorik. Uda etorriko zen, utzitakoa berreskuratzeko (premia zutenek, noski)
 
Argazkilari ibiltari horietako batek harrapatu gintuen herriko plazan Javi Ansoategi, Juan Luis Ezkurra eta hiruok. Bizitzak zer ekarriko zigun ez genuen ezta imaginatu ere egiten! Ezta beharrik ere ez (artean)

 

 

Jatorrizko testua irakurtzeko klikatu hemen

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE