Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Besaide Mendizale Elkarteak proposamen interesgarriak prestatu ditu irailerako
Hilaren 20an, Oroimen Eguna ospatuko dute Besaiden eta iraileko azken asteburuan, Arabako lautada integraleko etapa berri bat eta Pirinioetara irteera izango dira aukeran.

595 (id: 6329030)

 

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Mondraberri- 2015/09/14

 

Irailarekin batera, Besaide Mendizale Elkarteak hainbat proposamen luzatuko dizkie herriko mendizaleei eta hilabete amaieran proposamen interesgarriak izango dira. Lehenik eta behin, irailaren 20an, domeka, mendizale elkarteak Oroimen Eguna ospatuko du. 1995. urtetik hutsik egin gabe, mendi istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen dituzte Besaiden eta aurten ere, Besaiden elkartuko dira asmo berdinarekin.

Ohiko irteerei dagokienez, batetik, Arabako lautada integralari helduz, 11. etapa egingo dute irailaren 27an, domeka. Oraingo honetan, mendizaleek Ubidea eta Sarria arteko ibilbidea osatuko dute eta irteera honetan izena emateko egunak irailaren 21, 22 eta 23a izango dira, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara.

Asteburu horretan, Pirinioetara mendi irteera ere izango da Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Picos del Infierno bisitatuko dute, hain zuzen eta gehienez, 25 lagunek eman ahal izango dute izena. Irteera honetan izena emateko eguna irailaren 21a, astelehena, izango da, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara.

Hemen, Besaide Mendizale Elkartearen webgunera lotura.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE