Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MU 81 – Mikeldi 76

Mondragon Unibertsitateak azken minutuetan lortu du garaipena

Talde gaztea den arren, Ointxek 8-0-ko partziala sartu dio Mikeldiri.

Mondraberri / Argazkiak: Ointxe Artxiboa / 2009ko urriak 4, igandea

Partiduko lehen minutuetan igarri da Lehen Mailako Ointxe!-k aurten talde oso gaztea daukala. Gure mutilek urduri hasi dute partidua, defentsan hutsuneak uzten eta erasoan gauzak azkarregi amaitu nahian.

Mikeldik, baina, ez du egoera hori aprobetxatzen jakin. Eta esperientziadun plantila daukan arren, ez du markagailuan alde nabarmenik lortu. Lehen laurdenaren amaieran: 20-24.

Bigarren eta hirugarren laurdenetan ere joko nahasia izan da nagusi Iturripeko kantxan. Javi Zurbano eta Mikel Aldekoa entrenatzaileen jokalariak gogotsu aritu dira, baina lasaitasun gabe. Mikeldik ez du arratsalde ona izan, eta ondorioz markagailuak parekotasuna erakutsi du (43-44), hirugarren laurdenaren amaieran.

Argi ikusi da Mondragon Unibertsitateak bi gauza behar zituela: lasaitasuna eta jokoaren kontrola. Ointxek biak lortu ditu, eta horri esker 8-0-ko partziala eskuratu du. Azken minutuetan errentari eusten jakin du, eta garaipen garrantzitsua etxean geratu da.

 

 




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE