Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Arrasaten

Uarkapek txalotu ditu bertsolarien lana eta Agin Labururen garaipena

Bideoak, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolaturik, gaur arratsaldean herrialde mailako finalerdietako bat jokatu da Uarkapen.

 

Ehunka bertsozalek, tartean Arrasateko hainbatek, ia goraino bete dute pilotalekua, sortze-lanekin gozatzeko, hausnartzeko, ikasteko,... asmoz. 

 

Gaurko saioan Iker Iriarte Iribarrek egin ditu aurkezle lanak, eta epaimahaia honako hauek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue.

 

Idazkaritzaz Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi arduratu dira. Aipatzekoa da ere Antolakuntzan eta boluntario-lanetan arrasatear eta bailarako lagun batzuek jardun dutela, besteak beste, Jokin Labayen, Ane Zuazubiskar, Xabi Igoa, Olatz Zuazubiskar,...

 

Zortziko txikian, bikoteka gai ezberdinak jorratu behar izan dituzte, eta kartzelako ariketan 'Etxetik irteten ari zinela besotik heldu dizu' gaia garatu behar izan dute. Ondorengoak izan dira epaimahaiaren erabakiak:

  • Agian Laburu Rezola: 501 puntu
  • Nerea Elustondo Plazaola: 467 puntu
  • Iñaki Apalategi Astigarraga: 459 puntu
  • Unai Mendizabal Jauregi: 452 puntu
  • Unai Gaztelumendi Arandia: 447 puntu
  • Eñaut Martikorena Lizaso: 434 puntu

Gaurko garaipenari esker Astigarragako bertsolariak finalerako txartela lortu du zuzenean. Uarkapen aritutako beste sortzaile batzuek ere txartela lor dezakete, puntuazioa oinarri. Informazio zabalagoa duzue bertsozale.eus webgunean. Ondoren, finalerdiak emandako hainbat bertso dituzue: 

 


Galeria de fotos







EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE