Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pilotari arrasatearrek ez dute Gipuzkoako txapelketako finaletara iristerik izan
Llodio-Murua eta Egia-Garate bikoteak finalaren atarian geratu dira joan den jardunaldian galdu ostean. Ibai Bolinaga arrasatearrak, ostera, ondo hasi du Mallabiko Biharko Izarrak txapelketa.

595 (id: 679560)

 

Koldo Carrillo- 2012/03/28

 

AGT Arrasate Pilota Taldeko Llodio-Murua eta Egia-Garate bikoteek Gipuzkoako binakako txapelketako finaletarako txartela lortzea zeukaten helburu pasa den jardunaldian, baina arrasatearrek ez zuten garaipenik lortu eta ez zuten asmoa bete. Ander Llodio eta Ander Murua alebinek 7-16ko emaitzaz galdu zuten Andoaineko bikotearen aurka eta Josu Egia eta Joseba Garatek, ostera, 22-20ko emaitzaz galdu zuten eibartarren aurka.

Bestalde, martitzenean, Debarroko torneoko laugarren jardunaldia jokatu zuten eta Josu Egia eta Joseba Garate kadeteek garaipena lortu zuten Bergarako pilotarien aurka, 10-22ko emaitzarekin. Haritz Arribillaga eta Aritz Zuazua seniorrei dagokienez, Elgetako Oskarbi taldeko pilotarien aurka galdu zuten 9-22ko emaitzaz.

Bolinaga Biharko Izarrak eta GRAVN torneoetan

Ibai Bolinaga pilotari arrasatearrak albiste onak dakartza beste behin. Joan den eguenean Mallabiko Biharko Izarrak txapelketari ekin zion eta lehenengo puntua gehitu zuen Apezetxea pilotariarekin bikotea osatuz. Bolinagak eta Apezetxeak Alzelai-Irusta bikotea hartu zuten mendean. Gaur, eguaztena, txapelketa honetako bigarren norgehiagoka izango du arrasatearrak gaueko 21:30etan. Oraingo honetan Albarado izango du bikotekide eta aurrean Jaka-Telletxea bikotea izango dute. Bukatzeko, domekan GRAVN torneoko partidua jokatuko du Bolinagak, Gipuzkoa eta Bizkaiako selekzioak izango dira nor baino nor.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE