Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arteak Ireki dinamikak antolatuta, goizeko 12:00etan
Debagoienako musikari eta antzezleek prentsaurrekoa egingo dute larunbatean Iratin
Eusko Jaurlaritzak otsailean onartu zuen dekretuak jartzen dizkien trabak salatuko dituzte sortzaileek, euren instrumentuak alboan dituztela.

  (id: 1007320)

Testua: mondraberri.eus / Irudia: Arteak Ireki / 2019ko martxoak 13, asteazkena

 

 Otsailaren 5ean Eusko Jaurlaritzak lege dekretu bat onartu zuen, EAJ eta PSE-ren ekimenez, EAEko ikuskizunen legeari eragiten ziona.Gainontzeko alderdiak ez datoz bat erabaki honekin, eta ostegunean eztabaidatuko da Legebiltzarrean. Badirudi soka luzea ekarriko duela gai honek.

 

Agindu honen arabera, taberna edo lokal txiki bakoitzak ezin du urtean 12 ikuskizun baino gehiago antolatu, ezta hilean bi emanaldi baino gehiago eskaini ere. Beraz, kontzertuak, antzerkiak, monologoak, bertso saioak, performance-ak... mugatuta geldituko dira toki hauetan.

 

Honi aurre egiteko esparru guztietako artistak elkartu dira Arteak Ireki dinamikaren baitan. Kulturaren aldeko plataforma hau pasa den asteetan Bilbon eta Gasteizen aurkeztu zen bezala, Gipuzkoako deialdia Irati topalekuan egingo da, martxoaren 16an, larunbata, goizeko 12:00etan. Inguruko herrietako artista guztiak gonbidatuta daude beraien instrumentuak eraman eta prentsaurrekoan parte hartzera.

 

Antolatzaileek ostalari eta herritar oro ere gonbidatu dituzte ekitaldira. 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE