Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2-2 egin zuten MONDRAk eta ALOÑAk

Rubeni eta Muxiri agur

Denboraldi honetan Mojategin jokatzen zen azkena, agurren partidua izan zen. Rubenek eta Muxik merezitako omena jaso zuten partiduaren hasieran. Bestalde, Keixi jokalariaren aitaren heriotza zela eta, minutu bateko isilunea gorde zen
595.mondra02 (id: 6264013) 
    
Mondraberri, 2008ko maiatzaren 19a 
   
Preferenteko (mutilen) ekipoak berdinketa batekin esan dio agur Mojategiri, denboraldi honi dagokionez. Igor Gordobil eta Juan Ina Garairen mutilek 2-2 egin dute Aloña Mendirekin.

 

EKIPOA: MONDRA

 
EKIPOA: ALOÑA MENDI
Zenb.IZENAZenb.IZENA
     1 ANDER    13 ZABALETA
     2 LOITI     8 PALACIOS
     3 DE LUIS    14 ZUBIA
     4 LASPIUR     5 IGARTUA
     5 ARAZKONAGA    24 OLALDE
     6 RUBEN    17 IKER
     7 ARKATZ     2 BARRINA
     8 LUNA     6 IDIGORAS
     9 MAIKEL     9 CAMINO
    10 HERIZ    21 SANCHEZ
    11 GOTZON    10 ARREGI
    12 ALZOLA    25 OTAMENDI
    13 MIKEL    16 JUARISTI
    14 ANDONI    23 ASTIGARRAGA
    15 CALVO    12 BIAIN
    16 ROA    18 IÑIGO
    17 PAVO    15 AGIRRE
    18     11 UGARTE

 

595.mondta.01 (id: 6232711) 

Ruben Ruedak eta Iban Garai “Muxi”-k Mondraren omenaldia jaso zuten, biak ala biak denboraldi amaiera honetan erretiratuko baitira. Ruedak Aloña Mendikoen gorazarrea ere jaso du, talde oñatiarrean aritutakoa baita.

 

595.mondra.05 (id: 6369375) 

Gaurko beste albisteetako bat izan da “Keixi” jokalariaren aitaren heriotza. Horregatik minutu bateko isilunea egin da partidua hasi baino lehen.

 

Partiduari dagokionez oso lasai joan da, bi taldeek ez omen zutelako ezer jokoan. Tentsio gutxiko partidua izan da, baina bi taldeek aukerak izan dituzte.

 

Golak:

  • 1 – 0: Heriz Mondrarentzat (15. minutuan)
  • 1 – 1: Iker Aloña Mendirentzat (22. min.)
  • 1 – 2: Iker Aloña Mendirentzat (64. min.)
  • 2 – 2: Maikel Mondrarentzat (75. min.)

Arbitroa:

 

Blanco epaileak ez du txartelik atera, partida lasai joan da-eta. Marrazainak: Ander eta Pedro.

 

Aldaketak:

 

Mondra: Pavo berdegunera Lunaren partez (51. minutuan), Roa Herizen partez (72. min) eta Alzola Maikelen partez (82. min).

 

Aloña Mendi: Juaristi berdegunera Zubiaren partez (52. minutuan), Biain Sanchezen partetik (62. min), Astigarraga Idigoras ordez (68. min), Iñigo Ikerren partez (70. min) eta Agirre Arregiren partez (78. min).

 

Hurrengo jardunaldian, hau da, denboraldiko azken partiduan, Mondrak Zestoa bisitatuko du. Gure taldeak orain 46 puntu dauzka. Zestoa sailkapeneko zuloan dago eta azken bigarrena da 28 punturekin. 

   

 

595.mondra.04 (id: 6330278) 

 


 

Mondrako talde guztien emaitzak:

 

500.08.05.18.A (id: 6813873)

500.08.05.18.B (id: 6857892)

 595.mondra.03 (id: 6307231)


Informazio gehiago: Mondraren web gunean



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE