Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iturripe kiroldegian jokatuko da asteburuan
Goi mailako saskibaloia ikusiko dugu Arrasaten jokatuko den Euskal Kopan
Aurtengo edizioaren aurkezpena Ikerlan enpresaren egoitzan egin da gaur arratsaldean. Ointxek eta Euskal Saskibaloi Federazioak antolatuta, Ikerlanen, Laboral Kutxaren eta Arrasateko Udalaren babesa izango du.

 (id: 6201032)Testua: Mondraberri. Argazkia: Marijo Simon. 2019ko irailak 25, asteazkena.

 

Asteburu honetan jokatuko da Iturripen EBA mailako Euskal Kopako lauko finala Ikerlanen eta Laboral Kutxako babesarekin. German Monje Euskal Saskibaloi Federazioaren lehendakariak, Ander Garai Arrasateko Kirol zinegotziak, Josean Aparicio Laboral Kutxako bulegoko zuzendariak, Jon Etxeberria Ikerlaneko  marketineneko zuzendariak eta Iñaki Ogaran 'Arri' Ointxeko kirol zuzendariak aurkeztu dute Euskal Kopako aurtengo edizioa Ikerlan enpresaren egoitzan.

 

Euskal Saskibaloi Federazioak antolatzen du Euskal Kopa, eta bi fasetan jokatu da. Lehenengoa, EBA mailan jokatuko duten taldeak bi multzotan banatu ziren, eta talde bakoitzeko bi sailkatuak lortu dute txartela lauko finalerako: Mondragon Unibertsitatea, Santurtzi, Tabirako Baque eta Baskonia.

 

Iaz 50. urteurrena ospatu zuen Ointxe! Saskibaloi taldeak, eta gainera Euskal Kopa irabazi zuen  Santurtziren aurka. Taldeak Euskal Federazioarekin elkarlanean antolatu du lauko finala, eta Arrasateko Udalak ere erraztasun guztiak eskaini ditu Iturripen jokatzeko.  Monjek nabarmendu du Ointxeren ibilbidea eta harrobiarekin egiten ari den lana. Beste alde, gogoratu du klubean entrenatzaile lanetan egondako garaia.

 

Lauko finala larunbatean hasiko da bi aurre-finalekin. Arratsaldeko 18:00etan Baskoniak Tabirakoren aurka jokatuko du, eta 20:00etan Mondragon Unibertsitateak Santurtzirekin neurtuko ditu bere indarrak. Igandean berriz, hirugarren eta laugarren postuan arratsaldeko 18:00etan jokatuko dira, eta finala 20:00etan. Ogaranek azaldu duenez  "saskibaloiaz gozatzeko asteburua izango da duda barik, eta ahalegin guztiak egingo ditugu kopan bertan gelditzeko".

 

Ointxe! elkarteak lauko finala girotzeko hiruko jaurtiketa lehiaketa antolatu du, eta partiduen artean jokatuko da. Larunbatean lau jokalari lehen kanporaketa jokatuko dute, talde bakoitzeko jokalari bat. Bi onenak igandean jokatuko den finalean izango dira. Harrobiko bi nesken aurka lehiatuko dira. Ogaranek azpimarratu duenez "garrantzi berezia eman nahi diegu neskei ekitaldi honetan". Irabazleak Laboral Kutxak emandako txapela eskuratuko du. Ikerlanek berriz,  lauko finaleko MVPri emango dio txapela.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE