Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Josu Arizmendiarrieta eta Xabi Alberdi

Arrasate Hiriak udako bi fitxajeak ikusteko aukera emango du

Jorge Davilaren taldeak aurrera jarraitzen du denboraldiaurrearekin, eta zapatu honetan indarrak neurtuko ditu Anaitasunaren eta Añorgaren aurka.

595.Fitxaketa.Arizmendiarrieta.Alberdi.MONDRA (id: 7023632)


Argazkiak: Mondragon CF / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 4, asteazkena

 

 

Hurrengo asteburuan, irailaren 15ean, Ohorezko Erregionaleko Liga hasiko da, eta Mondrak aurrera darrai denboraldia prestatzen.

 

Larunbat honetan Arrasate Hiria jokatuko du Añorgaren eta Anaitasunaren aurka, arratsaldeko 16:30etik aurrera Mojategin.

 

"Azken probak egiteko eta sasoian jartzeko aukera izango dugu", baloratu du Jorge Davila entrenatzaile arrasatearrak.

 

Izan ere, "garaipena lortu nahi dugun arren, garrantzitsuena da taldea puntuan jartzea denboraldi berrirako".

 

Arrasate Hiria baliagarria izango da ere klubak uda honetan egindako bi fitxaketak zuzenean ikusteko: Josu Arizmendiarrieta eta Xabier Alberdi.

 

Josu arrasatearra da, euskarri lanak egiten ditu erdialdean eta UDAtik etorri da. Xabi berriz atzelaria da, Urola taldetik dator, eta atzealdeko postu guztietan joka dezake. 

 

"Gure helburua izan da bi postu horiek indartzea, eta bi fitxaketa hauekin lortu dugu" baloratu du entrenatzaileak. Zapatura begira, Arrasate Hiriko ordutegia ondokoa izango da:

  • 16:30ean Añorga - Anaitasuna
  • 17:30ean Mondra - Anaitasuna
  • 18:30ean Mondra - Añorga

Aupa Mondra! 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE