Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
200 lagunek parte hartu dute

Arrasateko kultur aniztasuna dastatu da Arrozen Jaian

Argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 13, zapatua

 

Ekitaldia gaur goiz eta eguerdian ospatu da Seber Altube plazan, eta ondorengo eragileek antolatu dute:

  • Ekin Emakumeak elkartea
  • IMME (Emakume Musulmanak Euskadin Integratzeko Elkartea)
  • Activ@s por un Mundo Solidario erakundea
  • Debagoieneko Gurutze Gorria
  • Arrasateko HHI-EPA
  • Arrasateko SOS Arrazakeria
  • Arrasateko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

7 taldek prestatu dute arroza, tartean Oñatin errefuxiatutako pertsonen bi taldek, Arrasateko bi taldek (horietako batean Mundu Martxako lagunak aritu dira), nepaldarraren taldeak eta saharar-pakistandar-kolonbiar jatorriko beste batek.

 

Antolakuntzatik azaldu digutenez 200 pertsonak parte hartu dute ekitaldian, arroza prestatzen edota janaria dastatzen.

 

Antolatzaileen artean SOS Arrazakaria aritu da, eta bertako ordezkari Nora Ugarteburuk azpimarratu du ekitaldi honek "aniztasunaren onurak erakutsi dituela, eta polita dela jatorri ezberdineko lagunek taldeak elkarrekin osatzea".

 

Oro har, antolatzaileek dei egiten dute "herritarrek egunerokotasunean jarrera irekia izatera eta gaurkoa bezalako ekitaldietan parte hartzera".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE