Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Musika eskolako talde instrumentaletako ikasleak protagonista
Zuzeneko musika eta solasaldiak eskainiko ditu Arrasate Musikalek ostiralero
Egitasmoak "Solasaldiak abots altuan" izena dauka eta Kataluniako Montblanc-era joateko bidai musikala egiteko proiektuaren baitan kokatzen da.

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Arantzazu Idigoras / 2019ko maiatzak 16, osteguna

 

Arrasate Musikaleko ikasleek ekimen nobedoso bat abiatuko dute bihar, ostiralero errepikatuko dena. "Solasaldiak abots altuan" izenburupean, zuzeneko musika eta musikarekin lotutako tertulia irekiak eskainiko dira Monterron jauregiko lehen pisuan. Saioak 20:15ean hasiko dira, eta 21:00etan amaitu. 

 

Ostiral honetan, zuzeneko emanaldiaren ostean, Izaro Llodiok bideratuko duen bela kirola izango dute hizpide bertaratzen diren musikazaleek. 

 

Musika eskolak egitasmoan parte hartzera animatzen ditu herritarrak, "zeozer desberdina" izango dela argudiatuz. 

 

Ikasleen iniziatiba hau Arrasate Musikaleko talde instrumentalek Kataluniako Montblanc-era joateko bidai musikala egiteko proiektuaren baitan kokatzen da.

 

 (id: 6220123)



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE