Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Bastidan, Arizmendin eta Goi Eskola Politeknikoan

Paroan dauden pertsona ugari kurtsoetan trebatzen ari dira

Langabetuek gura dute lan-munduan sartu, pixkana izan arren. Goi Eskola Politeknikoak, Arizmendi Ikastolak eta Bastida Akademiak aukera hori ematen diete.

Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: Arizmendi Ikastola eta G.L.H. /

2011-ko azaroak 21, astelehena

 

1.000 pertsona baino gehiago daude langabezian Arrasaten. Horietako askok aktiboki ari dira lan bila.

Horietako askok denbora baliatzen dute euren prestakuntza hobetzeko: kurtso profesionalak, euskara, beste hizkuntza batzuk, informatika,…

Ikastaro profesionalei dagokienez, Arrasaten hiru zentrok ematen dituzte ikastaroak: Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Bastida Akademiak.

 

Bastida Akademian:

595.Paro.Ikastaro.Bastidan.jpg (id: 6279636)

 

Bastida Akademiak 5 ikastaro dauzka martxan orain. 3 ikastaro dira segurtasun pribatuko zaindari bezala trebatzeko. Beste ikastaro bat da balio anitzeko administrari izateko, eta beste bat ingeles komertzialari buruzkoa da.

 

Guztira 75 langabetu ari dira kurtso hauetan. Irakasleei dagokienez, 10 baino gehiago dira. Bastidak konpromisoa hartzen du ikasleetako portzentaje bati lana bilatzeko.
Mari Asun Sanz-ek, Bastidako Formakuntzako arduradunak, azaldu digu “ikasle gehienak ondo ari direla kurtsoetan”.

 

175.Paro.Bastidan.Iosu.jpg (id: 6305102)

Iosu Redondo Arizmendi

  • Adina: 29 urte
  • Ikasketak: Enpresagintzako ikasketak
  • Noiztik langabezian: Urte bat eta bi hilabete

Iosu Redondo Arizmendik oso positiboki baloratzen du ikastaroa: “Zoragarri da. Egia da lehen irakaslea ez zela egokia, eta horretaz ere konturatu ziren akademiako irakasleak, eta aldatu egin zuten”.

 

Funtsean “Unibertsitatean ikasitako teoria hemen praktikan jartzen da. Egokia litzateke alor praktiko hau Unibertsitatean bertan ematea. Hemen tresnak ematen dizkigute enpresa bat aurrera eramaten jakiteko”.

 

Izan ere, “ikastaroa oso konpletoa da: Office, Gestio Komertziala, Merkataritza Zuzenbidea, Ingeles Komertziala,…”.

 

595.Paro.Ikasle.Bastidan.jpg (id: 6348522)

Ikastaroa urrian hasi zuten eta apirilera arte iraungo du. Egunero klaseak dituzte, goizeko 8:00etatik eguerdiko 13:00etara.

 

Zergatik aukeratu zenuen Bastida? “Arrazoi nagusia izan zen akademiak konpromisoa hartzen zuela taldearen %60ari lanpostua lortzeko. Lan-kontratua gutxienez 6 hilabeterako izango da”.

 

Iosu Redondok adieraz digun bezala, “entrebista bat egin dut jada, eta enpresa bateko lan-poltsan sartu naute”.

 

Azpimarratzen duenez, “akademiak ez du itxaron kurtsoa amaitu arte, guri lana bilatzeko. Baizik eta honezkero lan horretan ari dira”. Krisiak krisi, gazte honek aurrera begiratzen du: “Esperantza handia daukat”.

 

 

Goi Eskola Politeknikoan:

595.Paro.Ikastaro.Goi.Eskol.jpg (id: 6377896)


Goi-Eskola Politeknikoan ikastaro berri bat jarri dute martxan aurten: Matrizegile moldegilea.

 

Zehaztu behar da kurtsoa espezializatuta dagoela Forja eta Txapa Prozesuetarako Trokelen diseinuan eta fabrikazioan. Horrenbestez, onartutako ikasleei baldintza bat eskatu zaie:

  • Goi Graduko Formakuntza Zikloa eginda izatea
  • Lanbide Heziketa 2 eginda izatea

Guztira 490 orduko ikastaroa da. Ikasleak irailean hasi ziren eta urtarrilean amaituko.
Rafa Ortubay ordezkariak ondoko balorazioa egin digu:

 

Aurrerapauso handia suposatzen du kurtso berri honek. Izan ere, konpromiso bat hartu du: Ikasleen %60-ak lan-kontratua izatea kurtsoa amaitu baino lehen. Kontratu horrek 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez”.

 

Dena den, gertatu ohi da “ikasleek kurtsoan zehar lan bat aurkitzea, eta beraz, ikasle berriei tokia egiten diegu kurtsoan”.

 

Guztira 12 ikasle hasi ziren eta orain 11 dira. Irakasleei dagokienez 10 dira. Gainera, “enpresa batzuek interesa agertu dute, eta kurtsoan parte-hartzen dute”.

 

Era berean, ikasleek irteerak egiten dituzte lan-mundua bertatik bertara ezagutzeko.
Gerora begira, Goi-Eskolak ikastaro berriak antolatu ditu, besteak beste: Energia berriztagarriei buruzko bat eta muntatzaile izateko beste bat.

 

175.Paro.Bastidan.Tania.jpg (id: 6439451)

Tania Jimenez

  • Adina: 26 urte
  • Ikasketak: Industria Tresneriaren Mantentze modulua (Goi Eskolan bertan) eta Alternantzian Ingeniaritza (IMHn).
  • Noiztik langabezian: Irailetik

Tania Jimenezek nabarmentzen du “kurtsoak eskaintzen duen lan-kontratua oso inportantea” dela lan-munduan sartzeko. “Horrela, enpresak aukera du zelako langile zaren ikusteko”.

 

Gainera, “aukerak zabaltzen ditu, lanpostu horretatik hasita, beste lanpostu batzuetara heldu ahal izateko”.

175.Paro.GoiEskolan.Unai.jpg (id: 6460971)

Unai Errasti

  • Adina: 22 urte
  • Ikasketak: Erregulazio eta Kontrol Automatikoen Sistemen Mantentze modulua (Goi Eskolan bertan).
  • Noiztik langabezian: Urtebete

Unai Errastik oso positiboki baloratu du ikastaroa: “Oso positiboa da, alde batetik, Lanbidek subentzionatuta dagoelako, eta bestetik, lan-esperientzia lortzeko baliagarria delako”.

 

Hortaz gain, “oso praktikoa da eta asko ikasten ari gara. Lan-mundura ondo bideratuta dago”.

 

 

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan:

 

595.Lanbide.Heziketa.ARIZME.jpg (id: 6862918)

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak orain ikastaro bat ematen dihardu: Erizaintzako laguntzaile Geriatrian.

 

15 ikaslek hasi zuten kurtsoa, eta beraiek trebatzeaz 2 ikasle arduratzen dira. Ikastaroak abenduaren 15era arte iraungo du. Guztira 310 ordu.

 

Arizmendik urtero ikastaro hau ematen du, eta arrakastatsua izan ohi da: “50 pertsonek eman zuten izena, baina 15 plaza daudenez, hautaketa-prozesu bat egin behar izan zen”, azaldu digu Juan Arbuluk, Etengabeko Ikaskuntzako ordezkariak.

 

Ikasleak orain praktikak egiten ari dira, osasun-zerbitzu ezberdinetan. “Horrek lan-munduan integratzeko bide bat suposatzen die”.

 

 


Arizmendiko Lanbide Heziketa Interneten


Goi Eskola Politeknikoa Interneten


Bastida Akademiaren webgunea



Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE