Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Emakume Txokoan, abenduaren 12an

Tuppersex eta ipuin erotikoez mintzatuko dira Virginia Imaz eta Inma Merino

Ekitaldiaren helburu nagusietako bat da "emakumeei estrategiak eskaintzea, plazera eta irribarrea birkonkistatze aldera".

550.Tuppersex.Hitzaldia.EMAKUME-TXOKOA (id: 6442534)


Testua: mondraberri.eus / Irudia: Antolakuntzatik / 2018ko abenduak 5, asteazkena


Inma Merino sexologoa da, eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan lan egiten du. Berak tuppersex saioa emango du. Ekimen berean Virginia Imaz pailazo eta ipuin kontalariak parte hartuko du, hain zuzen, umore eta sormen tailerrak eskaintzen dituena.


Egitasmo honek, beraz, sinergiak bilatzen ditu, eta helburu du "emakumeei estrategiak eskaintzea, plazera eta irribarrea birkonkistatze aldera".


Ekitaldiaren zati bat emakumeen plazeraren eta sexualitatearen inguruko hitzaldia da. Bigarrena ipuin erotikoen ikuskizun bat, genero ikuspegitik.


Izan ere, biek ala biek uste dute "gaiok gainditu gabeko irakasgai izaten jarraitzen dutela. Hala ere, gaitasun akademikotik eta eszena praktikatik berraztertuz, genero indarkeria prebenitzen eta borrokatzen lagun dezakete. Baita hura elikatzen duen imaginarioa deskolonizatzen ere".


Ekitaldia abenduaren 12an izango da, eguaztena, Emakume Txokoan, arratsaldeko 18:00etan, gazteleraz.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE