Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko gimnastek lan bikaina egin dute Leioan
Kadete B mailako taldea Euskadiko txapelduna izan da

I.B.G. / Argazkiak:  A.D.G.T. / 2010eko ekainak 7, astelehena



300 (id: 6131043)

 

Pasa den asteburuan Gimnasia Erritmikoko Euskadiko txapelketa jokatu da Leioan, eta bertan Arrasateko ordezkariak izan dira.  Edurne Elkororen neskek lan bikaina egin zuten, eta Kadete B mailako uztaiak eta mazetako frogan parte hartu zuen taldeak lehen postua eskuratu zuen.  Honako gimnasta hauek defendatu zuten Arrasateko elastikoa kategoria honetan:  Eider Etxebarria, Olatz Fernandez, Paula San Miguel, Aintzane Rodriguez eta Ainhoa Delgado.

Honako hau denboraldiko azken txapelketa izan da, eta, esan bezala, arrasatearrek egindako lana goraipatzeko modukoa izan da.  Kadete B mailan lortutako garaipenaz gain, Jubenil A kategoriako Nerea Otxoa ere 5. postuan sailkatu zen maza eta zintarekin egindako frogan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE