Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“Gure gorputzak, gure lurraldeak, martxan jarraituko dugu denak aske izan arte”, Emakumeen Mundu Martxako leloa
Zapatuan, hilak 26, II.San Balerioko herrilanarekin bat egingo du Emakumeen Mundu Martxak. Egingo den urmael berriaren inguruan mota ezberdineko landareak jarriko dituzte.

barru595 (id: 6337412)

Testua: Maitane Muñoz-2015/09/24

Emakumeen Mundu Martxak gurera heldu da eta hori ospatzeko, zapatuan, hilak 26 hainbat ekintza antolatu ditu Arrasateko taldeak.

Goizeko 11etan kalejiran irtengo dira Seber Altube plazatik Meatzerrekara bidean. 12:30etan aldiz, II.San Balerio herrilanarekin bat egingo dute eta bertan egingo den anfibioentzako urmael berrian, mota ezberdinetako landareak jarriko dituzte.

Ekintza sinboliko honekin batera, Emakumeen Mundu Martxako leloa ekarriko dute gogora: “Gure gorputzak, gure lurraldeak, martxan jarraituko dugu denak aske izan arte”.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE