Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2. FASEKO 3. JARDUNALDIA ZALDIBARREN

Sonografos lidergo gabe utzi du Betrayerrek

Aipagarria da Olympiakojosek pasa den astean egundoko jipoia jasotzetik, bere lehen garaipena lortzera pasa dela asteburu honetan.

587_Zaldibar2.jpg (id: 6770562)

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkiak: Mondraberri; 2016/04/18

 

Aurrera jarraitzen du Zaldibar Futbito Txapelketako bigarren faseak eta asteburu honetan lau partida jokatu dira guztira. Izan ere, Elorra JMAk atzeratuta zeukan partidetako bat asteburu honetan jokatu du. Hala ere, ez dio lehen garaipena eskuratzeko balio izan eta momentu honetan garaipena ezagutzen ez duen B multzoko talde bakarra da. Olympiakojosek azken bi sailkatuen arteko lehia baliatu zuen bere lehen garaipena batzeko. aurreko astean jipoi galanta jaso zuen, baina behintzat azken postua atzean utzi du Elorra JMAri 3 eta 6 irabazita.

Asteburuko beste partida aipagarrienean partidarik galdu gabe zegoen Sonografosek A multzoko lidergoa Aldatz Tabernaren eskutan utzi du. Izan ere, liderrek Betrayerren kontra galdu zuten (fase honetako lehen garaipena azken hauentzako) partida benetan estu eta politean. Aldatzek berriz ez zuen barkatu Rayo makabroren aurka eta lider jarri dira eskoriatzarrak.

Hauek hira asteburuko emaitzak:
•    Elorra JMA 1-3 Monte Taberna
•    Betrayer 5-4 Sonografos
•    Rayo Makabro 1-5 Aldatz
•    Elorra JMA 3-6 Olympiakojos FC


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE