Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arkada Socialek emanaldia eskaini du aurtengo San Fermin jaietan
Arrasateko musika taldeak iruindarrak dantza jarri zituen pasa den zapatuan, ordubete baino gehiagoko iraupena izan zuen kontzertuan. Arrasatearrak disko berria prestatzen dabiltza, urrian grabatzen hasiko direna.

Isei Barbero / Argazkiak:  Arkada Social / 2013ko uztailak 17, asteazkena


 

Arkada Social musika talde arrasatearrak kontzertua eskaini du San Fermin jaietan, Iruñean.  Emanaldia pasa den zapatuan izan zen, uztailak 13, eta Nafarroako hiriburuko jai-gunean 4.000 pertsona baino gehiago bildu ziren sarrailagileen doinuak bertatik bertara entzuteko.   Kontzertua gauerdi aldera hasi zen, eta ordubete baino gehiago -70 minutu, hain justu- iraun zuen.

 

“Giroa aparta izan zen, eta kontzertua oso berezia izan zen guretzat, San Ferminez jantzita igo baikinen agertokira”, adierazi digu taldeko bateria-jotzaile Julio Hernandezek.  Honetaz gain, aste honetan eskainiko dituzten kontzertuen berri ere eman digu.  Ostiralean, arratsaldek 19:00etan hasita, Arrasateko DAT tabernan joko dute.  Zapatuan, berriz, Azpeitiko plazan arituko dira.

 

Jendeari kontzertu hauetara joateko gonbitea luzatzen diote; izan ere, arrasatearrek urrian hasiko dira disko berria grabatzen.  Oraindik lan berri honen xehetasuna zehazten ari badira ere, Arrasateko laukotea urriaren 15ean grabazio-estudiora sartuko dela ziurra da jada.

 

590 (id: 6217592)Arkada Socialekoak, Iruñeako kaleetan, kontzertua baino lehen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE