Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ointxeko junior taldea Euskal ligara sartzeko borrokan murgilduta dabil
Asteburu honetan finalerdia jokatuko dute Easoren aurka. Larunbatean partidua goizeko 12:00etan izango da Iturripen, bueltako berriz igandean 10:00etan Bidebietako kiroldegian. Lehen taldeak etxean jokatuko du zapatuan, 18:00etatik aurrera Ardoiren kontra.

I.B.G. / 2009ko abenduak 18, ostirala



Ointxe elkarteko junior taldeak asteburu honetan jokatuko du Euskal ligara sartzeko baliagarria den finalerdia Easo Basoa talde donostiarraren aurka. Lehenengo partida larunbatean 12:00etan izango da Iturripen, eta bueltakoa igandean 10:00etan Bidebietako kiroldegian.

590 (id: 6103484)Mondragon Unibertsitateko junior taldea

Gipuzkoako txapelketaren lehenengo fasean 3. postuan sailkatu zen Jose Mari Balzategiren taldea, Arrasateko saskibaloiaren historian bigarren aldiz, horregatik Euskal ligan sartzeagatik borrokatuko dute. Horretarako, baina, talde donostiarra gainditu beharko dute. Galduz gero beste aukera bat izango dute, Easo elkarteak bi talde baititu finalerdietan eta batek baino ezin izango du Euskal ligan jokatu. Beraz, bi talde hauek finalaurrekoak  irabaziz gero, arrasatearrak automatikoki sailkatuak egongo lirateke.

 

Euskal ligan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko talde bina izaten dira. Orain dela 3 denboraldi lortu zuen Ointxek, orain bezala junior taldearekin, Euskal ligarako sailkapena.  Partida oso politak ikusi ziren Arrasaten, eta ikusle ugari bildu ziren talde arrasatearra ikusteko. Ea oraingoan ere beste horrenbeste ikusteko aukera dugun, horregatik Ointxek deia egin die jarraitzaileei “Iturripera joan daitezen gure mutilak animatzera”.  

Azpimarratu beharra dago Arrasateko taldeko bi jokalari, Martxel Balanzategi eta Iker Barbero, Euskal erkidegoko selekzioko deialdian sartuta daudela.  Gabonetako entrenamenduetan parte hartuko dute, urtarrilean jokatuko den estatuko txapelketako prestakuntzarako baliagarriak direnak.

Urteko azken partidua lehen taldearentzat

Mondragon Unibertsitateko lehen taldeak 2009ko azken partidua jokatuko du 200 (id: 6115356)larunbatean, abenduak 19, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Iturripen.  Urteari agur esateko aurrean izango duten taldea ez da nolanahikoa izango, Goierri-Verkolek bisitatuko baitu Arrasate, sailkapeneko bigarren sailkatua hain zuzen ere.  Goierritarrek jokatutako 10 partiduetatik 7 irabazi dituzte, eta une honetan 17 puntu dituzte.

Javier Zurbanok zuzentzen duen taldearen egoera alderantzizkoa da, arrasatearrek 7 partidu galdu baitituzte denboraldia hasi zenetik, eta 3 garaipen baino ez dituzte eskuratu.  Sailkapeneko azken aurreko postuan daude, eta goierritarrek baino 4 puntu gutxiago dituzte, 13 hain zuzen ere.  Zapatuko partidua eta gero jai hartuko dute, urtarrilaren 10era arte ez baitute izango partidurik, egun horretan Ardoiren kontra etxetik kanpo.

Juniorren Gabonetako II Saskibaloi txapelketa

Ointxe Arrasatek antolatuta, abenduaren 27 eta 29 bitartean Juniorren Euskadiko Kutxa Gabonetako Saskibaloi txapelketako II. edizioa jokatuko da.  Bertan 1992 eta 1993 urteen bitartean jaiotakoen 6 taldek hartuko dute parte:  Errioxako Clavijo, Guadalajarako C.B. Rayet, Bartzelonako C.B. Cornella, Pontevedrako Peixegalego, Kadete mailako Euskadiko selekzioa eta Mondragon Unibertsitatea.

Partiduak Iturripen jokatuko dira, salbuespen bakarra 5. eta 6. posturakoa baliagarria den norgehiagoka izango da, hori Musakolan jokatuko baita.  Bisitariek Mondragon Unibertsitateko Biteri egoitzan gosaldu eta lo egingo dute, bazkaldu eta afaldu berriz Extremeño Kultur Elkartean.  

Partiduez gain beste ekintza batzuk ere antolatu ditu Ointxek, “Hot Shots” delako txapelketa adibidez abenduaren 28an jokatuko da, arratsaldeko 19:30etan.  Aurreko eguneko arratsaldea gurpildun aulkiko saskibaloiari eskainiko diote, 16:30etan hitzaldia egongo da Iturripen, eta 19:00etan Gasteizko Zuzenakek eta Donostiako Bera Berak indarrak neurtuko dituzte elkarren artean.  Final handia abenduaren 29an izango da, eguerdiko 12:30etan, ondoren sari banaketa egingo dute.

 

 

590 (id: 6236451)

 

 


ASTEBURUKO KARTELERA


 

LEHEN TALDEA
Mondragon Unibertsitatea - Goierri        Larunbata, 18:00etan

SENIORRAK
Aloña Mendi - Mondragon Unibertsitatea        Larunbata, 16:00etan

JUNIORRAK
Mondragon Unibertsitatea A - Easo        Larunbata, 12:00etan
STL Lizardi - Mondragon Unibertsitatea B    Larunbata, 12:15etan

KADETEAK
Mondragon Unibertsitatea B - Colchones Atseden Domeka, 9:45etan

INFANTILAK
Goierri - LEK Ointxe                Domeka, 12:15etan     

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE