Estatu espainiarreko Eskalada Koparen hirugarren eta azken proba jokatu da berriki Madrilen, jubenil eta senior kategorietan.
Proba honetan ere Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko hainbat gaztek parte hartu dute. Kopako azken proba zenez, txapelketa honetako azken emaitzak argitu dira.
Martzel Vicario arrasatearrak 2. postua lortu zuen Madrilen, eta Kopako azken sailkapenean brontzea lortu du, 18 urtez azpiko kategorian.
Haizea Oses herrikideak ere meritu handiko 3. postua lortu zuen X Climbat Madrid-en. Ondorioz, Kopako azken sailkapenean 6. postu lortu du, 16 urtez azpiko kategorian.
Manex Iñurrategi aretxabaletarrak 3. postua lortu zuen, eta sailkapen orokorrean brontzezko domina lortu du, 14 urtez azpiko kategorian. Halaber, Aretxabaletako Irati Guenetxeak 7. postua erdietsi zuen, eta sailkapen orokorreko zazpigarrena erdietsi zuen, 16 urtez azpikoetan.
Martzelek ere senior kategorian parte hartu zuen, eta 14. egin zuen. Madrilgo hitzorduan Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko beste kide batzuek ere parte hartu zuten:
Ainhize Belar (Elorrio): 3. postua 14 urtez azpikoetan, 3. sailkapen orokorrean. Borja Bernalde (Elorrio) 6. postua 16 urtez azpikoetan, eta 8. sailkapen orokorrean. Aimar Uson (Ibarra) 2. postua 16 urtez azpikoetan, eta 10. sailkapen orokorrean. Zorionak denei egindako lanagatik!