Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragonturism ekimenaren barruan

Esteban de Garibay eta Besaide ezagutzeko aukera egongo da asteburuan

Larunbatean, Esteban de Garibay Arrasateko pertsonai ospetsuari buruz hitz egingo du Ugutz Basaurik, eta igandean, Eñaut Ramilak Udalatik Besaidera egingo den ibilaldia gidatuko du.

595-BESAIDE-GARIBAY (id: 6169552)


Testua eta argazkiak: Arrasateko Udala. 2019ko ekainak 13, osteguna.


Ekainaren 15ean, larunbata, Esteban de Garibay pertsonai ospetsua ezagutzeko aukera egongo da. Arrasateko semea, alkatea eta Felipe II. Erregearen kronista izatera iritsi zen, euskeraz zein gazteleraz idatzitako hainbat dokumentu historiko jaso zituen ( Bandoen arteko liskarren eresiak, esaera zaharrak eta Espainiako erregeen historia osoa jasotzen zuen lehen liburuen bilduma sortu zituen).


Hitzordua goizeko 11:00etan izango da Herriko plazan, eta oraindik, 24 leku libre daude. Informazioa gehiago, gidarekin kontaktatu, Ugutz Basauri (ninaizugutz@yahoo.es - 695 75 34 30)


Bestalde, ekainaren 16ean igandean, Udalatik Besaidera ibilbidea egingo da. Ibilbide honek Udala eta Besaide lotzen ditu bi bide ezberdinez. Gailurrean muga egiten dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak mendian hildako mendizaleen omenez eraikitako monumentuan.


Ibilbidea goizeko 9:00etan Udalako goiko baserrietan, parkinean, eta oraindik 16 leku libre daude. Informazio gehiago, kontaktatu gidarekin, Eñaut Ramila (sigisagan@hotmail.com - 619 48 57 67)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE