Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Argazki-galeria
Gertu izan arren, Kanpanzar Arrasatek ezin izan du balentria lortu
Isasiren mutilek entsegu bakarrera izan dute kanporaketaren berdinketa, baina azkenean errioxarrak nagusitu dira. Gaurkoan emaitza sarrailagileen aldekoa izan bada ere (31-9), joaneko partiduko markagailuak (36-7) pisu handiagoa izan du.

Isei Barbero / 2019ko maiatzak 26, domeka


 

Modurik krudelenean, horrelaxe galdu dute kategoria Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Igor Isasiren mutilek Euskal Ligako 2. mailan jokatuko dute datorren denboraldian, salbaziorako txartela lortzeko oso gertu egon eta gero.  Gaurkoan 29 puntuko baino abantaila handiagoagatik irabazi beharra zioten Errioxarri eta, balentria hori lortzetik oso gertu egon badira ere (31-9), azkenean iragan astean Pradoviejotik ekarritako emaitzak (36-7) pisu handiagoa izan du.

Norgehiagoka ezin hobeto hasi da Kanpanzar Arrasaterentzat, 5. ninutua bete barik zegoela eta bikain burututako bultzadaren ostean, entsegua egin eta 5-0 aurreratu baita.  Handik gutxira, baina, epaileak Marzola Errioxaren aldeko zigor kolpea adierazi eta hauek ez dute aukera alperrik galdu, etxekoen aldeko abantaila murriztuz (5-3).  Isasiren mutilak ondo ibili dira aurreneko 40 minutuetan, eta bisitariak euren zelaian sartuta eduki dituzte.  Bide honetatik heldu da etxekoen bigarren entsegua 20. minutua bete baino lehen, oraingo honetan Arizaletak transformazioan asmatu duela (12-6). 

Abantaila berreskuratu arren sarrailagileek borrokatzen jarraitu dute, errioxarrak estu lotuta.  Halere, zurigorriek euren aukerak ez dute alperrik galdu eta, epaileak adierazitako beste zigor kolpean, berriro ere baloia zutoinen artera bidal eta 12-6koa jarri dute markagailuan.  Horrekin konformatu ez, eta berriro ere modu berdinean, ordu erdia bete baino lehen  errioxarrek oraindik gehiago estutu dute markagailua (12-9).  Lehen zatia amaitu aurretik, ordea, eta egindako lanaren fruitua jasoz, Olabarriak entsegua egin eta Arizaletak transformazioa gauzatuta 19-9koa igo da markagailura.  Emaitza horrekin, eta etxekoen txalo zaparrada jasota, hartu dute bi taldeek aldageletarako bidea.

 

590 (id: 6304110)

Norgehiagoka ostean Isasiri egindako omenaldia.

 

Bigarren zatia hasi eta berehala Isasiren mutilek arratsaldeko hirugarren entsegua lortu dute (24-9), itxaropenerako bidea zertxobait gehiago leunduz.  Oraindik ordu erdi baino gehiago geratzen zen partidua amaitzeko, eta miraria bideragarria zen.  Bide beretik jarraitu dute zuri-moreek lanean eta, bigarren zatiaren ordu erdia betetzear zela, entsegu berri bat eginda eta bikain gauzatutako transformazioaren bitartez Kanpanzar Arrastek 31-9koa jarri du markagailuan.

Entsegu bakarrera zuten kanporaketa berdintzea Isasiren mutilek, baina orduantxe heldu da bisitarien kolpe berri bat, oraingo honetan ere zutoinen artera bidalitako zigor kolpe berri baten bitartez.  31-12koak min handia egin die Kanpanzar Arrasatekoei eta, ahalegindu badira ere, ezin izan dute itxaropenerako bidea zabalduko liokeen entsegua lortu.  Gauzak horrela, eta miraritik gertu geratu badira ere, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek ezin izan dute balentria lortu eta, zoritxarrez, datorren urtean Euskal Ligako 2. Mailan jokatu beharko dute. 

Hala eta guztiz, txalotzeko modukoa izan da zailtasunez beteriko denboraldi honetan egindako ahalegina eta emandako itxura, emaitzek lagundu ez badute ere.  Gaurkoan Isasik bere azken partidu ofiziala zuzendu du Mojategin, eta norgehiagokaren ostean merezitako omenaldia jaso du.  Gaur, inoiz baino gehiago, Harrotasunez ART!!!

 


Argazki-galeria HEMEN


 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE