Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Obrak hasi dira Alfontso VIII etorbidean
Lau hilez luzatuko dira berrubanizatze-lanak eta ibilgailuentzat norabide bakarra egongo da zabalik.
 (id: 6100052) 
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-07-12

Takolo biribilgunetik Goiruko biribilgunera berrurbanizatzeko egitasmoak aurrera darrai, eta testuinguru honetan, Alfontso VIII etorbidean obrak hasi dituzte bart arratsaldean.

Obrek irauten duten bitartean, ibilgailuek norabide bat erabiltzen jarraitu ahal izango dute, Foruen plazatik Takolorako norabidea hain zuzen ere, baino ez ordea, kontrako norabidea, hau da, Takolotik Foruen plazarako norabidea. Ondorioz, norabide honetako trafikoa San Andres barrutik bideratuko da.
 
Uztailetik hasita, eta epeak bete ezkero, lau hilez luzatuko dira obrak, azarora arte alegia. Udalak 375.980'07 euro gastatuko dituela iragarri du eta Sasoi Eraintzuak SL enpresak burutuko ditu berrurbanizatze lanak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE