Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur arte kale batek ere ez zuen emakume izenik

Arrasateko 146 kaleetatik 1ek bakarrik du emakume izena

Intxorta 1937 elkartearen ekimenez, Udal-plenoak onartu du “Maisu Arano” kaleari “Arano eta Garcia maisu-maistrak” izen mistoa jartzea. Elkarteak azaleratu du Teresa Garciak egindako lan handia.
500.Arano-Garcia-Julia-Pleno (id: 6607204)
Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2013-ko martxoak 5, asteartea

 

Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Julia Monge eta Juan Ramon Garai historialariek ikertu izan dute Felix Arano eta Teresa Garcia irakasleen inguruan.

 

Biek urte luzez lan egin zuten Biteriren Eskola laikoetan. Horregatik, Felix Aranok errekonozimendua jaso zuen, kale bat bere izena daramalarik.

 

Ordea, Teresa Garciak ez du behar besteko errekonozimendua jaso. Ez Arrasaten, ezta Altsasun ere.

 

Horregatik, Intxorta 1937 elkarteak mozio bat aurkeztu dio gaurko udal-plenoari.
Plenoak aho batez (Bildu, EAJ-PNV, PSE eta Aralar) onartu du “Maisu Arano” kaleari izena aldatzea: Hemendik aurrera “Arano eta Garcia maisu-maistrak” deituko da.

 

Bilduko Maider Morras eta Kepa Urteaga ordezkariek eskerrak eman dizkiete ikerlariei, eta baloratu dute Teresa Garcia irakaslearen ekarpena. Antzeko hitzak izan ditu PSE-ko Aritz Arrietak.

 

Intxorta 1937 elkarteko Julia Mongek hitza hartu du plenoan, eta salatu du Arrasatek dauzkan 146 kaleetatik orain arte batek ere ez duela izan emakume izena. 146 hauetatik 27k gizon izena dute.

Hemendik aurrera, kale batek izen mistoa izango du: “Arano eta Garcia maisu-maistrak”. Hilabete honetan jarriko dira plaka berriak.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE