Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Juan Ramón Garai]
Jesus Zuazua Mondragon eta beste arrasatear asko gogoratzen
Gaur Elgoibarko kolunbarioan beste 26 gorpuzki artean arrasatear batena dago.

Testua eta argazkiak: Juan Ramón Garai. 2017ko urtarrilak 30, astelehena.

 

Jesus Zuazua Mondragon, Dragones batailoiko milizianoa beste  6 pertsonekin fusilatua izan zen Antsuategi Baztarrekua, Intxorta magalean, 1937ko  apirilaren 24an. JSU (Juventudes Socialistas Unificadas) eta UGTko militantea zen. Berarekin Intxortan,  egun horretan, beste arrasatear asko zeuden. Pako Goronaetak esan zigunez, Jesus eta Blazquez  Elgetatik Intxortara igo ziren, eta gehiago ez zituztela ikusi. 2004an bere gorpuzkia atera genuenean, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, beste 3 atera genituen  Intxorta Txikin, Dragones batailoikoak egon ziren lekuan.

 

Intxortan besteak beste, hil zituzten Dragones batailoiko:  Francisco Ruiz de Alegria Balanzategi, Juan Berezibar Ormazabal, Benito Arriaran Ortueta, Matias Arabaolaza Alzelai, Felix Garai Albistegi eta Jose Lizarralde Otadui. Horregatik gaur  Elgetan agertutako gorpuzkiak eramaten,  Intxorta 1937 kultur elkartekook eta  horien  senide batzuek Elgoibarren parte hartu dugu. Justizia egin gabe dagoela, eta berriz horrelakoak ez gertatzeko bermeak behar direla eskatzen ditugu.

 

Intxorta 1937 kultur elkartea

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE