Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
RIPeko kideen omenezko jaialdia egingo da Arrasateko Gaztetxean
Gurean ez diren RIP taldeko hiru kideri (Portu, Mahoma eta Jul) omenaldia egingo diete datorren azaroaren 12an egingo den jaialdian. Perlata, Ezin izan eta TxerRIPkumeak taldeak izango dira taula gainean.
 (id: 6134892)
Testua: Ibai Trebiño / GOIKO ARGAZKIA ETA PORTADAKOA: JOSEBA VALLÉS ELORZA / 2016-10-26
 
RIPeko kide izandako Mahoma, Portu eta Jul omentzeko asmoarekin, jaialdia egingo dute datorren azaroaren 12an Arrasateko gaztetxean. Honezkero, bi urtean behin Arrasate eta Andoain artean egiten den festibala, Arrasatera itzuliko da eta bertan, herriko hainbat taldek zuzeneko emanaldia eskainiko dute. 

Perlata izango da taula gainean arituko den taldeetariko bat. Maialen, Ane, Ander eta Jaione osaturiko rock estiloko laukote arrasatearra da Perlata eta beraiekin batera, punk-hardcore eszenako talde mitiko bat ere arituko da: Ezin izan. 90. hamarkada sortua, Donostiako taldeak bat egingo du RIPeko kide ohien omenaldiarekin.

Kartelari itxiera emateko, kontzertu honetarako espreski sorturiko TxerRIPkumeak taldea arituko da. Egun, talde punk mitikotik bizirik dagoen kide bakarra den Txerra Bolinagaren gidaritzapean, Arrasateko hainbat musikarik hartuko dute parte TxerRIPkumeak taldean. Bolinagak adierazi duenez "Arrasateko hainbat musikarekin izandako harreman bikainetik" sorturiko taldea da TxerRIPkumeak eta bertan Enboskada, Des-kontrol edo Never surrender taldeetako kideak topatu daitezke. "TxerRIPkumeak nahasketa arraro batean du oinarri: Bi baxujole, bi bateriajole eta 3 kitarjole izango ditugu, guztira 9 pertsonek osatutako dute taldea" esan du.

Lehenengo festibala Jul gabe

Jul Bolinaga RIPeko kitarjolea hil zenetik ia bi urte pasatu dira eta bere presentziarik gabe ospatuko den lehen festibala izango da aurtengoa. Horregatik, "kontzertu berezia" izango da Txerra Bolinaga anaiarentzat. "Gogotsu nago kontzertuaren prestaketan. Gure lagunak zirenak omenduko ditugu bertan" esan du.

Era berean, Txerra Bolinagak jaialdian parte hartzeko deialdia luzatu eta azken festibaletan izandako giroa azpimarratu nahi izan du: "Oso giro polita egoten ohi da festibalean. Gure belaunaldia eta belaunaldi gazteek bat egiteko aukera paregabea izango dugu aurten ere".
 
 (id: 6409122) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE