Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gogoeta
Txakurrak kantari
Pili Kalzada
140 (id: 6034743)

 

 


GAURKO egun batez argitara eman zen, 1859. urtean On the Origin of Species by Means of Natural Selection or the Preservation of Favoured Races in the Struggle for Life Charles Darwin-ena. Bizar zuriko jakintsuak begi hutsez ikusitakoaren gainean sortu zuen teoria iraupenaren gakoak azaltzeko.

 

Nik kezka berbera daukat oraindik, eta egunkariak irakurrita, kezka hori jende askorena dela esango nuke. Zein da gure baitako gaitasunen artean herri modura irautea ahalbidetuko diguna? Galapagoetara joan gabe, adiskide batek Ameriketako indiarren artean entzundakoa jasoko dut jarraian, argi egin dezakeelakoan.

    

Iluntzean sutearen inguruan elkartu ohi dira tribu horretako kideak. Tribuko nagusiari, gizon edadetu eta jakintsuari, begira-tzen diote, hari baitagokio aurrerantzean zein bide hartu behar den erabakitzea. Ez da erraza epaia. Borroka luze eta latzak bizi izan ditu tribuak, eta oraingo buruzagien artean ez dago adostasunik aurrerako pausuez. Agureak argia egiten lagunduko diela uste dute. Halaxe izan da belaunaldiz belaunaldi, eta oraingoan ere, halaxe izango delakoan daude. Begirik bildu gabe dihardu agureak sutearen aurrean, luze, luzeegi.

 

Gazteetako batek galdetu dio, azkenean: "Zein da bidea, nagusi?". Eta zaharrak erantzun dio: "Nire baitan bi txakur ari dira borrokan. Erreminaren txakurra da bata, etsaiak mendean har-tzeko, beren herriak suntsitzeko, beren arrasto guztiak ezabatzeko agintzen didan txakurra. Bigarren txakurra, berriz, astiro min-tzo da, eta min egin digunari eskua luzatzeko eskatzen dit, elkarrekin biziko bagara, harengana hurbiltzeko".

 

Agurea isilik geratu da berriro, luze, bere baitako elkarrizketari aditzen. Gazteak berriro galdetu dio: "Bi txakurretatik zeinek irabaziko du, maisu?". Eta sugarretatik begiak apur bat urrunduz, zera esan dio agureak: "Zu zeuk bi txakurretarik zeini emango zenioke jatekoa? Bada, horrexek irabaziko du".

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE