Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailaren 13an, larunbata
Urpeko arkeologia tailerra egingo da Musakolako igerilekuetan
Kirol Sailak zientzia-dibulgazioa helburu duen jarduera didaktikoa eskainiko du.

 (id: 6284749)Testua eta argazkiak: Arrasateko Udala. 2019ko uztailak 11, osteguna.

 

Urpeko arkeologia egiteko tailerra egingo da Musakolako igerilekuetan Arrasateko Udaleko Kirol Sailak antolatuta. “Uluburun: zure igerilekuan hondoratutako ontzia” jardueraren bidez, urpeko arkeologiaren inguruko zientzia ezagutarazi nahi da.

 

Hasiera batean, monitoreen eskutik hainbat azalpen jasoko dituzte parte hartzaileek eta bigarren zati batean, urpetik pieza arkeologiko desberdinak berreskuratuko dituzte haurrek eta piezak nola katalogatu eta bildu ikasiko dute, benetako arkeologoen lana irudikatuz.

 

Jarduera hau Arrasaten antolatu zen 2017an eta arrakasta handia izan zuen neska-mutikoen artean. Oraingo honetan, larunbatean, 36 neska-mutikoentzako bi txanda eskainiko dira eta txanda bakoitzak 2 orduko iraupena edukiko du. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago tailerra, eta ezinbestekoa da urpean ondo igeri egitea.

 

Goizeko txanda 11:00etatik 13:00etara arte egingo da, eta jadanik txanda beteta dago. Arratsaldean berriz, 16:00etatik 18:00etara arte izango da, eta oraindik ez da inor apuntatu.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE