Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urriaren 27an lehiatuko da Bilbon.

Saioako 5 karatekak Euskadiko txapelketarako txartela lortu dute

 (id: 5986473)Testua: Marijo Simon. Argazkia: Saioa Karate Taldea. 2019ko urriak 8, asteartea.

 

Igandean Hondarribiko Jostaldi frontoian Gipuzkoako Karate txapelketa lehiatu zen kadete, junior eta 21 urtez azpiko mailetan. Saioa Karate taldeko 5 karateka partaideen artean egon ziren, Jon Torres, Ibai Segovia, Aitor Lasagabaster, Ane Garcia eta Josu Madinabeitia.

 

Carlos Sanchez Berrio entrenatzaileak azaldu duenez "emaitzak nahiko onak izan dira, eta bostak urriaren 27an Bilbon lehiatuko den Euskadiko txapelketarako txartela lortu dute". Kumite modalitatean, kadete mailan Jon Torresek bigarren postua lortu zuen eta Ibai Segoviak hirugarrena. Junior mailan berriz, Iosu Madinabeitiak  eta Aitor Lasagabasterrek urrezko domina eskuratu zituzten mutiletan, eta Ane Garcia nesketan.

 

Kata modalitatean berriz, junior mailan, Lasagabasterrek brontzerko domina irabazi zuen mutiletan, eta Garciak nesketan. Madinabeitiak berriz, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE