Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Diru nahikoa dago, baina gaizki banatuta dago''

Pentsiodunen mugimenduak, oraintsu saritua, gutxieneko 1.080 euroak exijitu ditu

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 17, astelehena

 

Arrasaten ere Euskadiko Pentsiodunen Mugimenduak eskertu egin dio Lan Sozialaren Kontseilu Orokorrari eman berri dion saria.


Izan ere, sari horrek "bere baitan dakar milaka eta milaka pentsiondunok 14 hilabete hauetan gure aldarrikapenen alde egin dugun borrokaren aitorpena".


Pentsionisten mugimenduak balorean jarri nahi izan ditu pentsionisten mugimenduaren hainbat lorpen:

  • Pentsioen KPIaren igoera bi urtetan
  • Jasangarritasun Faktorearen aplikazio atzeratzea 2023 urtera arte
  • Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata 900 eurora igotzea
  • Alarguntza pentsioaren kalkulua egiteko, oinarri erregulatzailearen %60a hartzea

Alabaina "lorpen guztiak ez daude bermaturik etorkizunean", eta zentzu horretan oraindik lortzeke daude:

  • KPIaren igoeraren araberako pentsioak
  • Pobreziatik irteteko 1.080 euroko gutxieneko pentsioak

Euskal Herriko pentsio publikoen sistema bat ere aldarrikatu da ekitaldian zehar. Oro har, pentsionien arazoa "ez dago likidezia ezan, eurek behin eta berriz errepikatzen diguten bezala, baizik eta dirua gaizki banatuta dagoela".


"Justizia sozialari dagokion gai bat denez, Espainiar Gobernuari, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen jarraitzen diegu, beraiek baitute ardura eta gaitasuna pentsiodunok gutxieneko baldintza duinetan bizi gaitezen".


Manifestazioan 150 herritar inguruk parte hartu dute, eta tartean gazteak eta helduak ere aritu dira. Manifestariek ondoko goiburuak oihukatu dituzte:

  • Ez-ez-ez murrizketarik ez!
  • Pentsionistak aurrera!
  • No hay tanto pan para tanto chorizo!
  • Pentsio publikoen alde!
  • 1.080 gutxienez denei!
  • Pentsio publikoak defenda ditzagun!

Bide honetan, astelehenero elkarretaratzeak Herriko plazan egin ostean, Arrasateko pentsio publiko duinen aldeko mobilizazioek atseden hartuko dute irailera arte.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE