Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MOJATEGIN, DOMEKAN 12:00etan
Igandean Mondrako neskek kategoriaz igo dezakete
 5952 (id: 7091680)
Txisko Fernandez entrenatzailearen ekipoak, 2 gol baino gehiagogatik irabazten badio Abantori, Nazional mailara igoko da matematikoki.
Denboraldi borobila egiten ari dira Mondrako emakumeak. Gipuzkoako Liga irabazi berri dute, eta orain igoera fasean daude borrokan. Lehian ari dira Bizkaiko eta Arabako ligetako irabazleekin, igoerako txartel bakarragatik borrokan.
Igande honetakoa partidu guztiz erabakigarria da gure taldearentzat: Abantori irabazten badio 2 gol baino gehiagogatik, mailaz igoko da matematikoki. Hori lortzen badu, ez dio batere axolako azken jardunaldian Abanto – Gasteiz Cup partiduko emaitza.
Mondrak, datorren denboraldian Nazional mailan jokatzeko, beharrezkoa du igande honetan irabaztea. Berdinketak ez du balio. Irabazten badu, baina ez 2 gol baino gehiagogatik, itxaron beharko dio Abanto – Gasteiz Cup partiduaren emaitzari. Azken partidu hori seguruenik bizkaitarrek irabaziko dute, arabarrak azken postuan daudelako, 0 puntuz.
Beraz, Mondrak jarraitzaile guztien bultzada beharko du balentria lortzeko igande honetan. Gainera igandean Kiroldegiko Ate Irekien Eguna ospatuko da, eta beraz sarrera doakoa izango da. Partidua: Mojategin, igandean eguerdiko 12:00etan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE