Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Amaia Udal Antzokian

Dokek "zuri-beltzezko" obra taularatu du: "Aingeru ala kurriloi?"

Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2016ko ekainak 20, astelehena

 

Antzezlana 50.-60. hamarkadako etxe batean giroturik dago, giro gris batean, eta bertan bi ahizpa (elkarrekin) bizi dira.

 

Obra isilune luze batekin hasten da, bi senideen arteko inkomunikazioa islatuz, eta emanaldian zehar isilune esanguratsuak izaten dira.

 

Bi emakumeen arteko harremanak urriak eta garratzak dira, gordinegiak eta maitasun adierazpenek ez dute tokirik, urrunekoak.

 

Harremana, gainera, okertu egiten da bat-batean beraien ahizparen alaba (Itaca izenekoa) etxean azaltzen zaienean.

 

Obra dramatikoa da, ez bilatu bertan barre errrazik, eta zer pentsatua ematen du, hausnarketarako bidea ematen digu.

 

Doke Antzerki Taldeko partaideek Amaiara bertaratu zen publikoaren txalo beroak jaso zituen saioaren bukaeran:

 

Vene Herrero zuzendaria, Josemari Velez de Mendizabal idazlea, eta Mariasun Pagoaga, Arantza Ezkurra, Maider Alzelay eta Dorita Murgia aktoreak eta istorioaren  sortzaileak.

 

Atzokoa azken emanaldia izan zen udaberriari dagokionez, baina Dokek aurreikusten du Amaiara udazken partean itzuliko dela.

 

Dokeren bloga


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE