Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
argazki galeria

Olagarro dastaketaz gozatu dute Musakolan

Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-04-17
 (id: 6006445) 
Hiru itxaflerok markatu dute eguerdi partean olagarroaren jaiaren hasiera. Musakolako jaiak berotzen hasiak dira jada auzoan, eta asmo horrekin hain zuzen ere, gaur Olagarro dastaketa mundiala antolatu du auzoko jai batzordeak.

Musakolan bizi den galiziar baten ideiaren harira, joan zen urtean antolatu zuten estreinekoz "olagarro dastaketa" berezi hau. Antolatzaile batek esan digunez, joan zen urtean baino motz geratu ziren eskainitako 50 kiloekin eta aurten kantitate hori bikoiztea erabaki dute.

600-800 pertsona artean hulbildu dira San Isidro plazara, Gipuzkoako Etorbide bukaeran, eta egositako 100 kilo olagarrokin eta galiziako ardo txuriarekin, hots ribeiro, gozatzeko aukera izan dute. 
 
Ekimenaren barruan, jai batzordeak zein Debagoiena Ereinek jarritako postuetan materiala salmentan izan da, jaietako sudaderak edo kamisetak besteak beste.
 
Antolatzaileak iragarpena meteorologikoaren beldur baziren ere, azkenean Eguraldia ere ez da oztopo handiegirik izan, eta euria egin badu ere, bart gauean Garibaitik ekarritako toldoei esker, janzaleek ateri izan dira, eta inolako eragozpenik gabe olagarroa dastatzerari eta ribeiro edateari ekin diote. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE