Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herri bazkariak amaiera eman die aurtengo San Migelei
Asteburu honetan ospatu ditu Garagartzak bere jaiak eta bertan jai giroa izan da nagusi.
 (id: 5943598)
Testua: Ibai Trebiño / Argazkiak: Antxon Zabaleta / 2016-10-02

Asteburu bikainari amaiera bikaina eman diote Garagartza auzoko lagunek. Urtero lez, herri bazkariak auzoko hainbat belaunaldi batu ditu eta edariak lagunduta, arratsalde bikaina pasatu dute bertako bizi lagunek. Musikariak, bertsoak... giro paregabean jaiei amaiera emanez, nahiz eta arratsaldean jaia luzatuko den.

Ostiralean hasi ziren aurtengo San Migel jaiak, Arrasatekoen jaien artean klasikoena. Trikitilariek eta Manex Arriolabengoak eta Maria Izagak eskainitako kontzertuak ostiral gaua girotu zuen.

 (id: 5963149)
 (id: 5992035) 
Zapatuan berriz, umeentzako jolasek hasiera eman zioten egunari. Hainbat ekitaldi burutu zituzten egun osoan zehar, abididez buzkantza jana. Garagartzaren izena eta historia buzkantzei lotuta dago hein handi batean eta ohiturari eutsi nahian "buzkantza rock" jaialdia burutu zuten. Publiko gazteari zuzendutako ekimen erakargarria izaten ohi da "Buzkantza rock" eta aurten ere 'punk' estiloko Paranoia, Perlata, Krisis, Las Turkas eta Kadena Perpetua taldeak izan dira bertan. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE