Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
IZADI READAPTACION POSTURALEK IKASTAROAK ANTOLATU DITU UZTAILERAKO
Irailean hasiko den 'Haurrentzat Yoga+" saioetan izena emateko epea zabalik dago.

Testua eta kartela: Izadi Readaptacion Postural. 2019ko ekainak 21, ostirala.

 

Izadi Readaptacion Posturalek ikastaroak antolatu ditu uztailerako. Saioak uztailaren 4an, 8an, 11ean, 15ean eta 18an izango dira, eta goizeko 9:00etan hasiko dira. Bestalde, Irailean hasiko den 'Haurrentzat Yoga+" saioetan izena emateko epea zabalik dago. Plaza mugatuak dira, eta komeni da lehen bai lehen izena ematea.

 

Jarduera honen onurak:

 

De la Readaptación Postural al Yoga+

 

“Jarrera berregokitzetik Yoga+era”, Sonia Camprak sortu eta garatutako metodo honetan, hipopresiboak diren gorputz esperientzia berriak esperimentatu, ezagutu eta aplikatzen dira. Jarrera berregokitzearen (Readaptación postural) bitartez Yoga esperimentatu eta gorputza lantzeko modu berri bat ematen da. Gorputz adimena (inteligencia corporal) estimulatu eta ongizatea lortzeko bide berri bat izan daitekeela konturarazteko lan saio bikaina da.

 

HAUR eta GAZTEENTZAT YOGA+

 

5-12 eta 12-18 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako Yoga+ saio hauetan norberaren burua ezagutu eta garatzeko behar diren pausoak azaldu eta landuko dira, gorputz fisikoa lantzeaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontrolatzeko behar diren erramientak azalduko dira eta modu erraz batean Yogaren filosofia barneratu ahal izango da.

 

Jarrera berregokitzea abiapuntutzat hartuta, arreta entrenatuz, gorputz jarreran kaltetzen eta mina sortzen duenaz ohartarazi eta ezagutuz, gorputz adimena esnatu eta onuragarria den bide berri batean bizitzea ahalbideratuko du. Helburu osasuntsu bezala arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea bada, prozesuan aurrera egin eta jarrera ohiturak aldatzea ezinbestekoa izango da. Orduan emango bai dira eta ez beste edozein modutan, Yogak eskaintzen dituen onurak; gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka.

 (id: 5897437)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE