Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pentsio publikoen eta duinen alde.
Debagoieneko pentsionistek Madrilen egindako manifestaldian parte hartu dute
Goizaldeko bostetan Arrasatetik irten dira Puerta del Sol-etik Diputatuen Kongresuraino egin den manifestaldia parte hartzeko.

 (id: 5931493)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Debagoineko Pentsionistak. 2019ko urriak 16, asteazkena.

 

Irailaren bukaeran Bilbotik eta Rotatik (Cadiz) pentsionisten bi talde irten ziren. Asmo zuten Madrileraino oinez joatea eta euren aldarrikapenak Diputatuen Kongresuraino eramatea. Atzo Puerta del Sol-en elkartu ziren Bilbotik heldutako 70 lagun eta Rotatik irtendako 40ak. Madrilen ehunka pertsonak harrera  egin zieten. Elkarrekin Diputatuen Kongresuraino joan ziren, eta bertan era sinbolikoan aste hauetan erabilitako zapatilak utzi zituzten.

 

Gaur goizean, pentsionistek manifestaldia egin dute. Goizeko 11:00etan Puerta del Soletik irten dira, eta Kongresuaren atarian bukatu dute pentsio publikoak eta duinak eskatuz. Madrilen elkartu diren pentsionisten artean Debagoieneko batzuk ere izan dira. Goizaldeko bostetan Arrasatetik irten dira gaurko manifestaldian parte hartzeko.

 

 (id: 5949104)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE