Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lan-eskaintza
Ludoteketan hezitzaile gisa aritzeko lanpostu deialdia egin du Txatxilipurdik
Txatxilipurdin lanpostu bat bete behar da epe laburrean Arrasateko Ludotekatan hezitzaile gisa aritzeko.

 (id: 6205589)Testua: Txatxilipurdi. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko irailak 17, asteartea.

 

Txatxilipurdin lanpostu bat bete behar da epe laburrean Arrasateko Ludotekatan hezitzaile gisa aritzeko.

 

Lanpostuko eginkizunak:    

                            

- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.

- Haurtzaro garaian dauden haurrekin harremanak sortu.

- Ludotekako dinamika kudeatu.

 

Beharrezkoa izango da:

 

- Gutxienez, erdi edota goimailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia, …).

- Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila egiaztatu beharko da.

- Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.

 

Kontutan hartuko da:

 

- Begirale titulua izatea

- Arrasatekoa izatea

- Ikasketak

- Esperientzia

- Talde lanean aritzeko gaitasuna

- Lanerako prestutasuna

- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia

- Herrigintzan izandako ibilbidea

- Gidabaimena izatea

 

Eskaintzen den lanaldia:

 

- Jardun erdiko lan kontratua, arratsaldez:

- Astelehenetik ostiralera.

- Kontratuaren iraupena:urte beteko iraupena, luzatzeko aukerarekin.

- Lanean hastea: urrian.

 

Aukeraketa prozedura:

 

- Lan eskaintza deialdia: irailak 17, asteartea.

- Aurkezteko epea: irailak 24, asteartea.

 

Aurkeztu beharrekoa:

 

- Curriculuma (haurrak@txatxilipurdi.com)

- Elkarrizketak: irailak 26 eta 27 goizean.

 

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 eta Itsaso Gallastegi Loitigatik galdetu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE