Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iaz bira osoa bukatzea lortu zuen, 62. postuan

Iban Velascok 2. aldiz jarraian korrituko du Tourra

Txirrindulari arrasatearrak Euskaltel Euskadiren elastikoa defendatuko du aurten ere.

595.Velasco.IBAN.MAYO.BLOG.jpg (id: 5868787)


Testua: G.L.H. / Argazkia: Iban Mayo blog / 2011-ko ekainak 20, astelehena

 

Iban Velasco Murillok 2009an erorikoa jasan zuen, ondorioz esker besoko erradioa hautsi zitzaion, eta ezin izan zuen Tourrean parte hartu.

 

Baina iaz txirrindulari arrasatearrak Tourrean debuta egin zuen. Maila ona eman zuen eta bira gogorra amaitzea lortu zuen, hain zuzen, 62. postuan.

 

Aurten ere Euskaltel Euskadiko zuzendariek berarengan konfiantza jarri dute, eta Estatu frantziarreko errepideetan korrituko du, uztailaren 3-tik aurrera. Iban Velascoren taldekideak izango dira:

  • Samuel Sanchez
  • Egoi Martinez
  • Gorka Verdugo
  • Amets Txurruka
  • Ruben Perez
  • Alan Perez
  • Pablo Urtasun
  • Gorka Izagirre

 


Euskaltel Euskadiren webgunea


Tour-aren webgunea


Erlazionatutako albisteak:
Iban Velascok Frantziako Tourrean debuta egingo du bihar
2010eko uztailaren 2an publikatutako albistea
Iban Velascok omenaldia jaso du, eta Porrako irabazleak 8.400 €
2010eko irailaren 24an publikatutako albistea



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE