Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
MONDRABERRI / 2010eko urtarrilak 20, asteazkena
IKASTAROAK
BERTSO IKASTAROA
• Eguaztenetan: 18:00-20:00
• Euskaraz
• Irakaslea: Estibalitz Alberdi
• Otsailaren 17tik martxoaren 17ra bitartean
• Prezioa: 12 e / 6 e / 15 e
EMAKUMEAK ETA OSASUNA: Gure emozioak
• Martitzenetan: 15:30-17:30
• Gaztelaniaz
• Irakaslea: Pepa Bojó
• Otsailaren 2tik apirilaren13ra bitartean
• Prezioa: 28 e / 14 e / 32 e
EMAKUMEAK ETA OSASUNA: GURE SEXUALITATEA
• Martitzenetan: 15:30-17:30
• Gaztelaniaz
• Irakaslea: Pepa Bojó
• Apirilaren 20tik ekainaren15era bitartean
• Prezioa: 28 e / 14 e / 32 e
AUTOESTIMUA ETA HAZKUNTZA PERTSONALA
• Martitzenetan: 18:00-20:00
• Gaztelaniaz
• Irakaslea: Pepa Bojó
• Otsailetik ekainera bitartean
• Prezioa: 40 e / 20 e / 45 e
BARRETERAPIA
• Astelehenetan: 16:00-19:00
• Gaztelaniaz
• Irakaslea: Virginia Imaz
• Otsailak 1, 8, 22; martxoak 1, 15, 22
• Prezioa: 28 e / 14 e / 32 e
YOGA
• Astelehenetan: 19:00-20:30
• Euskaraz
• Irakaslea: Encarna Mendez
• Otsailetik ekainera bitartean
• Prezioa: 40 e / 20 e / 45 e
GORPUTZAREN MUGIMENDU KONTZIENTEA LANTZEKO IKASTAROA
• Egubakoitzetan: 09:30-11:00
• Gaztelaniaz
• Irakaslea: Antonia N ogueiras
• Otsailetik ekainera bitartean
• Prezioa: 40 e / 20 e / 45 e
ZORU PELBIKOA INDARTZEKO IKASTAROA
• Eguaztenetan
• Ordutegia: 17:30-19:00
• Hastapen ikastaroa
• Euskaraz
• Ordutegia: 19:00-20:30
• Sakontze ikastaroa
• Gaztelaniaz
• Irakaslea: Amazulo
• Otsailaren 3tik martxoaren 24ra bitartean
• Prezioa: 20 e /10 e / 25 e
EGITARAUA
Urtarrila
Martxoaren 8ko XIII. kartel lehiaketa
Arauak eta informazioa: www.arrasate-mondragon.org edo Emakume Txokoan (943 79 41 39)
Lanak aurkezteko epea: otsailaren 19ra bitarte
Otsaila
Eguena 11
Gay-les-trans zine emanaldia, Zinegoak zinemaldiaren VII. Edizioko, Hedapena sailarekin lankidetzan.
Lekua: Amaia Antzokian
Ordua: 20:30ean
Martxoa
Eguaztena 3
Mahai ingurua “Emakumeak eta bertsolaritza”
Hizlariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Maialen Lujanbio
Ordua: 19:00etan
Lekua: Kulturateko Areto Nagusia
Zapatua 6
Emakume artisauen eta baserritarren azoka: goizetik eguerdira bitartean Seber Altube plazan
12:30ean: “TAKARRARAN” emakumeon kale lasterketa
19:30ean: kontzertua: ANARI
Lekua: Amaia Antzokian
Astelehena 8
“Emakumeon nazioarteko eguna”: Kale antzerkia: “Ellas bailan solas” (Pikor teatro)
Ordua: 18:00etan
Lekua: Seber Altube Plazan
Manifestazioa: Seber Altube plazatik abiatuta
Ordua: 19:00etan
Martxoaren 9tik 26ra bitartean
Martxoaren 8ko kartelen erakusketa
Lekua: Emakume Txokoan
Ordutegia: 17:00-20:00 (astelehenetik eguenera bitarte)
Domeka 14
Antzerki emanaldia: “El club de las mujeres invisibles”
Zuzendaria: Fernando Bernues
Lekua: Amaia Antzokia
Ordua: 19:30ean
Eguaztena 17
Fatma Galiaren “Nada es eterno” liburuaren aurkezpenerrezitaldia eta emakume saharauien egoeraren inguruko solasaldia.
Hizlaria: Fatma Galia (idazle eta kazetari saharauia)
Ordua: 19:00etan
Lekua: Kulturateko Areto N agusia
IKASTAROAK
Nola hitz egin jende aurrean
Irakaslea: Miriam Ocio
Noiz: martitzenetan (18:00-20:00)
Hizkuntza: gaztelania
Hasi: otsailaren 2an ( 20 ordu)
Non: Emakume Txokoa
Matrikula: 20 €/25€
Jende aurrean hitz egiteko teknikak landuko ditugu ikastaro honetan, emakumeei eremu publikoan parte hartzen laguntzeko. Lan arloan edo/eta elkarteetan eta erakundeetan parte hartzea aktiboagoa eta eraginkorragoa izatea landu nahi dugu, eta jende aurreko egoeretan norberaren buruarekin ziur zelan jokatu bultzatuko da.
Aztertuko ditugu: jende aurrean hitz egiteko zailtasunak eta hainbat estilo komunikatibo; ahozkoa ez den komunikazioa; hizkuntzaren erabilera ez sexista;
diskurtsoa, eta abar.
Antzerki tailerra emakumeentzat
Irakaslea: Belen Nevado
Noiz: eguenetan (19:15-21:15)
Hizkuntza: gaztelania
Hasi: otsailaren 4an (30 ordu)
Non: Emakume Txokoan
Matrikula: 30€/36€
Tailerraren helburu orokorra da hurbiltzea emakumeak antzerkiaren mundura, eta nahi horretatik abiatuz, norbere gorputzean konfiantza lortzea, norbera onartzeko lan bat,
azkenik inhibiziorik gabe norbere sormena askatzeko.
Ikastaroa da modu informalean antzerkia gogoko duten emakumeentzat, antzerkia ikusteko zaletasuna dutenentzat edo eguneroko bizimoduan “antzerkizale”tzat bere burua dutenentzat edo noizbait antzerkia egin nahi izan eta aukerarik izan ez dutenentzat.
Zein da Simone de Beauvoir-en beldur?
Irakaslea: Mertxe Trantxe
Noiz: eguaztenetan (18:00-20:00)
Hizkuntza: gaztelania
Datak: otsailak 10, martxoak 10, apirilak 14,
maiatzak 12
Non: Emakume Txokoan
Matrikula: 8€/12€
Argitaletxeetako efemeride behar amorratua gorabehera, Simone de Beauvoir-en bi liburu baino ez dituzte argitaratu haren mendeurrenean. Ematen du erein nahi izan zuenkezkak jarraitzen duela ematen fruitu latza eta garratza. Zein da Simone de Beauvoir-en beldur? Gure bizitzari oraindik ere eman behar dion hori aurkitzeko modu
bakarra da haren liburuak irakurtzea eta horietan miatzea XX. mendeko eta etorkizuneko emakumeen argiak eta ilunak.
Emakumeak euskal kulturan eta jendartean
Irakasleak: Jone Hernandez eta Maggie Bullen
Noiz: eguenetan (16:30-20:30)
Hizkuntza: euskara
Datak: otsailaren 25etik martxoaren 25era arte
Non: Emakume Txokoan
Matrikula: 20€/25€
Euskal emakumeen ezaugarriak askotan definitu izan dira, hainbat mito edo uste oinarritzat hartuta: laminak, sorginak, matriarkak, …. Baina, emakumeek euskal kulturan eta jendartean izan duten paperaren isla al dira irudi horiek? Horrelako galderei erantzuteko egungo egoeran erreparatuko dugu eta, Arrasateko emakumeen errealitatea aztertuko dugu eta ikerlari bihurtuko gara gure inguruko emakumeen historia eta errealitatea hobeto ezagutu asmoz.
Horretarako bi esparru zehatzetara joko dugu: jai eremura, eta ahozkotasunera, emakumeok esparru horietan izan dugun eta dugun presentzia eta eginkizuna aztertu, ezagutu eta kontuan har dezagun.
Grafikoki esparru publikoa aktibatzen
Irakaslea: Izaskun Alvarez Gainza
Noiz: egubakoitzetan (16:00-20:00)
Hizkuntza: euskara
Datak: martxoak 12,26; apirilak 15,23,24,30
Non: Emakume Txokoan
Matrikula: 24€/30€
Tailer honen proposamena da saioen bidez ikasle bakoitzak kontzientzia hartzea arteak ematen dizkion aukerez, ekintzaren subjektu izateko, testuinguruarekin lotuta. Ekintzaren subjektu horrek ez dakar beti “eszenan jartze hutsa”, esku-hartze, ekintza, performance gisa, baizik eta non eta zelan kokatu norbera munduan subjektu moduan, aldatu, elkarri eragin, erabaki eta eragiten duena bere inguruko munduan edo gizartean, tresna artistikoen bidez. Tailer honek oinarria du Arrasateko espazio publikoan. Bilatu nahi dugu, landu beharreko testuinguruaren ezaugarri fisikoak eta soziologikoak aztertuz, espazio horiek praktika artistikoaren ikuspegitik sustatzea.
TAILERRAK
Jostailu erotikoen tailerra
Irakaslea: Larraitz Arando
Noiz: egubakoitzetan (18:00-21:00)
Hizkuntza: euskara
Datak: otsailak 19/26
Non: Emakume Txokoan
Matrikula: 6€/9€
Tailer honen helburua da norberaren harremana lantzea erotikarekin eta sentsualitatearekin. Sexualitatea eta inguru intimoaren arteko harremana lantzen da tailer honetan.
Egingo ditugun objektuak ez dira kontsoladoreak, bola txinoak…. Merkatuak eskaintzen ez dituen bestelako objektu eta proposamenak aztertuko ditugu. Etxeko gaiei
aukera eta era berriak deskubrituko dizkiegu.
Eta bide batez sexualitatearen inguruan mintzatuko gara, auto ezagutza eta gozamenerako erabiliko ditugun dinamiken bitartez. Tailerra aktiboa eta parte hartzailea izango da. Tailer honen gakoak: auto-ezagutza, sexualitatea, jolasa eta gozamena izango lirateke.