Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

UDABERRIKO JAIA Basabeazpi gunean

L.L.A/ Mondraberri, 2009ko apirilaren 24a, egubakoitza.

 

ar (id: 5900055)Aretxabaletako Haur Hezkuntzako ikastolan egun handia izango da LARUNBAT HONETAN… aurten hirugarren aldiz Udaberri Jaia ospatuko dute haur eta gurasoek batera. Gainera, lagun berezi-bereziak etorriko dira antolatuta diren ekintzetan parte hartzera: Argitxo eta Kukua!

Plana? Izugarria! Goizean Iturriondora egingo dute lehendabizi irteera, bertako inguruneak ezagutzeko. Eta txoritxo batek esan digunez, ezuste handi bat hartuko dute haurrek…

 

11:30etan txiki eta handientzako jolasak eta talogintza tailerra izango dira Herriko plazan. Gainera, hamaiketakoa egin nahi duenarentzat txosna ere egongo da berton, sagardoa eta taloa dastatzeko. Dena den, jakin geroko  bazkari edarra dutela prestatuta; Basabeazpira denak joango dira kalejiran plazatik buruhandi eta trikitilariekin. Zer dagoen jateko? Bildotsa burruntzi erara prestatuta. To!

 

Arratsalderako berriz, tailerrak, ipuin kontaketak eta antzerkia antolatu  dituzte Basabeazpi eta Almeneko irakasle eta gurasoek. Txokolatea janez emango zaio amaiera jaiari Kukuarekin -jaiaren protagonista- eta Argitxorekin batera.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE