Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Garaipen batekin hasi dute Mondrako neskek Kopa

Testua: Koldo Carrillo/Argazkiak: Maitane Muñoz- 2015/12/14

 

Lehen fasea atzean geratu da Mondrako neskentzat eta azken jardunaldi honetan, Kopa txapelketarekin hasi da Andoni Ezkurrak eta Raquel Modinok zuzentzen duten taldea. Antigua Luberri jaso zuten zuri-moreek Mojategin lehen jardunaldi honetan eta txapelketa berriari hasiera emateko, hiru puntuak eskuratu zituen etxeko taldeak 1-0 irabazi ostean.

Ezkurra entrenatzaileak azaldu digunez, Mondrak gora-behera dezente izan zituen jokoari dagokionez, baina arerioak ez zuen arriskurik sortu norgehiagokan eta hortaz, zuri-moreek kontrolpean izan zuten partidua. Lehen zatia bi taldeentzat aukera garbirik gabe pasa zen eta bigarren zatian, Miren Antxiaren eskutik etorri zen Mondrarentzat gola.

Garaipen honekin, hirugarren postuan kokatu da Mondra, Beti Gazte eta Amara Berri taldeekin, 3 punturekin berdinduta. Hasiera ona izan da talde arrasatearrarentzat eta hala, entrenatzaileak zein jokalariak oso pozik daude jardunaldi honetako emaitzarekin. Ezkurrak gaineratu duenez, Mondraren multzoko talde guztiak egoera berdintsutik datoz eta hortaz, “partidu guztiak izango dira gogorrak”


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE