Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Istriputxo batek Nafarroa hiribidea itxiarazi du

ISTRIPUTXO BATEK NAFARROA HIRIBIDEA ITXIARAZI DU

595.Istriputxoa.Nafarroa.Etorbidea.Itxita1 (id: 5938036)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 17, osteguna

 

Eguerdiko 14:45 aldera gutxienez bi ibilgailuk talka egin dute Nafarroa hiribidean, Zaldibar parean.

 

Ez da zauriturik izan, eta ibilgailuek txapazko kalte batzuk izan dituzte, baina gertaerak Arrasateko bide garrantzitsua itxiarazi du.

 

595.Istriputxoa.Nafarroa.Etorbidea.Itxita2 (id: 5976913) 

Udaltzaingoa berehala bertaratu da, istripuaren inguruko ikerketak hasi ditu, eta trafikoa ondoko kaleetatik bideratu behar izan du.

 

Nafarroa hiribidearen zati hau ordu erdi batez itxita izan da, baina horren ostean trafikoa normaltasunera itzuli da. 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE