Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gertaera
Bi atxilotu Arrasaten hiru komertziotan lapurreta egiten ahalegintzeagatik
Ertzaintzak goizaldean 34 eta 37 urteko bi gizonezko atxilotu ditu, Arrasateko bi saltokitan eta ile-apaindegi batean lapurreta egiten ahalegindu ondoren.

Testua: Mondraberri. 2019ko irailak 16, astelehena

 

Ertzaintzak informatu duenez goizaldeko 1:15eak aldera Arrasateko hiru establezimendutan lapurtzen saiatu dira. Bizilagunek Ertzaintzari abisua eman diote. Dirudienez bi pertsona okindegi bateko atea behartu nahian ari ziren. Patruila bat bertaratu da, eta ile-apaindegiko bateko atea ere behartuta aurkitu du.

 

Une horretan, Ertzaintzak beste dei bat jaso du, fruta-denda batean lapurrak sartzen ahaleginetan ari zirelako. Herritarrek emandako deskribapenari esker ertzainek bi pertsona aurkitu dituzte. Bi gizonezkoak miatu dituztenean gainean bi lima aurkitu dizkiete, eta ihesi zihoazela lurrera bota dituzten bi aitzur ere. 34 eta 37 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE