Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Bideoa: Intxorta 1937]

'¡No os importe matar!' liburua aurkeztuko du Sabino Cuadrak bihar

Sabino Cuadra Lasarte abokatuak Kulturaten aurkeztuko du '¡No os importe matar! Sanfermines 1978: crimen de estado' liburua.

595.Kartela.Aurkezp.ANTOL (id: 5953085)


Kartela eta testua: Intxorta 1937 eta Debagoieneko Ezker Kultur Gunea / Lehen bideoa: Intxorta 1937 / Bigarren bideoa: Txalaparta / 2019ko abenduak 3, asteartea

 

 

Bihar, abenduak 4, Debagoieneko Ezker Kultur Gunea eta Intxorta 1937 kultur elkartea taldeek Sabino Cuadra Lasartek idatzitako liburuaren aurkezpena antolatu dute: '¡No os importe matar! Sanfermines 1978: crimen de estado'. 

 

Sabino Cuadra Lasarte, Amurrio-Araba, 1949, abokatua da (jada erretiratua), sindikalista eta politikaria. 62 urterekin, erretiroa hartu ondoren, Amaiurrek Nafarroan zituen zerrendetan aurkeztu zen 2011ko azaroko hauteskundeetan, eta Espainiako Kongresuan diputatu aukeratu zuten hauteskunde koalizio horretan. Gaur egun, borroka politiko-sozial eta memoria gune askotan lan egiten jarraitzen du, Sanfermines 78 gogoan! Plataforman, esaterako.
 
1978ko Sanferminetan, uztailaren 8an, zezen-plazan amnistia osoaren aldeko pankarta bat zabaldu ondoren, Polizia Armatuak esku hartu zuen 150 zauritu baino gehiago utziz; istilu horietan German Rodriguez ikaslea, tiroz hil zuten Gertaera horiek ez zituzten inoiz epaitu. Guzti honen xehetasunak emango dizkigu Sabino Cuadra Lasartek, baita Sanfermines 78 gogoan! elkarteak, ardura guztiak argitzeko, egiten duen borrokaren berri ere.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE