Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Musikari gazteenek kontzertua eskaini dute Santa Teresa Elizan

 (id: 5714852)
Ibai Trebiño / 2017-05-13 
 
Musakolako Santa Teresa Eliza txiki geratu da gaur Arrasateko musikari gazteenak emandako kontzertuaren harira. Ohikoa den bezala, Arrasate musikaleko lau banda gazteak aritu dira eta ikusleen txalo zaparradak jaso dituzte ere.
 
Bing Band gazteak ekin dio ikusizunari; Zigor Martinezen zuzendaritzapean, bost piza interpretatu ditu banda gazteak. Ondoren, haize egur taldearen txanda heldu da, Txus Arriaran zuzendariaren eskutik. Bi abesti baino ez dituzte jo hauek, haien arte 'Si te ha pillado la vaca' herri kanta. Orkesta gazteak berriz, Purcell, Bellwood eta Salesen piezak interpretatu ditu -Jon Prietoren zuzendaritzapean- eta kontzertuari amaiera emateko, Banda Gaztea aritu da Igor Larrañagaren zuzendaritzapean. Hauek Strauss, Gray eta zenbait kantu herrikoiak jo dituzte.

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE