Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herrikide mordo baten babesa jaso dute Miarritzen

Iheslari politiko arrasatearrek ere soluziorako eragile izan nahi dute

Elkartasun Hatsa ekitaldian, euskal iheslari politikoek hainbat ideia agertu zituzten, tartean: salbuespen neurrien indargabetzea, duintasuna, mintzaketa eta egia.

590.Ihesl.Jon.KEPA-ORMAETXEA (id: 6465569)


Argazkiak: Kepa Ormaetxea / Testua: Gontzal Landa Herbias /

2013-ko ekainak 18, asteartea

 

Euskal iheslari politikoek, horien artean arrasatearrek, herrikideen berotasuna jaso zuten Miarritzen larunbatez.

 

Bertan izan ziren Anjel Iturbe, Arantxa Sasiain, Lorea Zeziaga eta Oxel Azkarate iheslari arrasatearrak.

 

Arrasatetik autobus bat bideratu zen Miarritzera, eta arrasatear gazte ugari kotxeetan zuzendu ziren.

 

500.Ihesl.Angel.KEPA-ORMAETXEA (id: 6514503)

 

Miarritzeko ekitaldian, euskal iheslari politikoek berretsi zuten eragile aktiboa izan nahi dutela gatazkaren konponbidean, eta euskal errepresaliatuak etxera itzultzeko garaia dela gehitu zuten.

 

Goraino beterik zegoen Miarritzeko Irati gela, Elkartasun Hatsa ekitaldiaren bukaeran ehun iheslari inguru oholtzara igo zirelarik eta haien ekarpena zabaldu zutelarik lau haizeetara.

 

Ordurako, oren bateko testigantzak begirada sakona, sentibera egin zion azken hogeita hamar urteotako bizipenei. Iheslariek argi adierazi dute haien arazoa ez dela konpontzen egoera pertsonala zuzenduz, baizik eta ihes egitera bultzatu zituzten arrazoiak gaindituz.

 

500.Ihesl.Pozik.KEPA-ORMAETXEA (id: 6544772)

Gatazkaren arrazoiak politikoak direla berretsi zuten, 30 urteko testigantzak biltzen zituzten bideoen bidez. Lekukotasun horiek argi erakutsi zuten euskal iheslari politikoek pairatutako egoera eta errepresioa hamarkada luzetan. Ekitaldian funtsezko ideia batzuk azpimarratu zituzten:

  • Salbuespen neurriak indargabetzea
  • Soluziorako bideek duintasuna behar dute
  • Iheslariek mintzaide taldea aurkezten dute
  • Kontaketa eta egia

590.Ihesl.2.KEPA-ORMAETXEA (id: 6572193)

Ekitaldian parte hartu zuten ere urte luzeetan iheslariei laguntza eman dieten eragile eta pertsonek. 1936ko gerratik hasi eta egundaino, iheslariek pairatu dituzten egoerak aipatu zituzten Bixente Garcia, Dominika Agerre eta Ane Marie Grenierrek.

 

Gerra zikina, Triple A, Batallon Vasco-Español eta GALen eskutik, baina baita atxiloketa eta kanporatze masiboak, deportazioa, estradizioak edo berehalako Espainiaratzeak.

 

590.Ihesl.Lorea.KEPA-ORMAETXEA (id: 6596060)

 


Erlazionatutako elkarrizketa:
Lorea Zeziaga: “Torturaren aurrean epeltasuna agertzen dutenek torturari babesa ematen diote”
2009ko otsailaren 13an publikatutako elkarrizketa



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE