Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Bibliotekaren eguna ospatuko dute urrian

Hilabete osoan ekintza ezberdinak antolatu dituzte Kulturaren inguruan

Argazkiak: Arrasate Udala / Testua: Iker Murillo / 2019ko irailak 27, ostirala

 

Urriarekin batera Bibliotekaren eguna ospatuko dute liburutegian. Urriak 24an ospatzen bada ere, hilabete osoan izango dituzte kultura (literatura, musika eta hitzarekin) lotutako ekintzak: “Datorren astean adibidez ipuin kontaketa berezia izango dugu, Zirimola izenekoa, bertan Nagore Txintxurreta marrazkilariak margotuko du Mireia Delgado idazlea eta hezkidetzan aditua denak, kontakizunak harilkatzen dituen bitartean.” 

 

Hau da antolatzaileek prestatu duten agenda: 

 

Urriak 2 eta 3: Zirimola: Ipuin kontaketa ilustratua Nagore Txintxurreta & Mireia Delgadorekin

 

Urriak 24: Giza Biblioteka  

 

Urriak 25: Fruitu arraroak: Errezitaldi musikatua Harkaitz Cano eta Maite Larburu-rekin

 

Urriak 24 eta 30: Xango-Mango: Literatura jolasak Saroa Bikandi-rekin  Honetaz gain, hilabete osoan zehar literatura solasaldi ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute nahi duten guztiek.

 

Honetaz gain, hilabete osoan zehar literatura solasaldi ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute nahi duten guztiek. 

 

(id: 5807708)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE