Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
21 zinegotziek euren karguak hartu dituzte

EAJ-PNVko Maria Ubarretxenak alkatetza lortu du PSEren botoekin

Testua eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 15, zapatua

 

Hainbat herritarrek eta hedabidek bertatik bertara jarraitu dute eraketa-plenoa. Zinegotzia gazteenak (EH Bilduko Nerea Hernandezek) eta zaharrenak (EAJ-PNVko Juan Ramon Garaik) osatu dute Adinaren Mahaia. Ondoren, zinegotzi guztiek euren kargua hartu dute, eta bozketa egin dute. Bozketaren emaitzetan Maria Ubarretxenaren hautagaitzak EAJ-PNVren eta PSEren botoak izan ditu. Horrela, orain arteko alkateak 12 bozka lortu ditu, EH Bilduko Maider Morrasek 8 boto eta Elkarrekin Arrasateko Igor Urizarrek boto 1.

 

Alkate berriak adierazi du lan hori "inoiz izan dudan zailena dela, baina polita aldi berean". Aurreko legealdian bizikidetzaren aldeko lanarekin "jarraitu beharra dugu". Gehitu duenez,  pausoak eman dira "Administrazioa gertukoa eta irekia izan dadin". Hitzeman du "jarrera irekia eta eraikitzailea" izango duela.

 

EH Bilduko ordezkariak adierazi du Udal-hauteskundeetan koalizio honek "Arrasaterentzat duen proiektuak babes zabala izan duela". Oro har, "gure baloreak espainiar konstituzioaren gainetik daude". Bidenabar, "agur bero bana" helarazi nahi izan diete Arrasateko preso eta iheslari politikoei. 

 

Elkarrekin Arrasateko ordezkariak iragarri du Arrasaten "eskuinak beste 4 urtez aginduko" duela. Horren aurrean "pertsonak politikaren erdigunean jartzen ahaleginduko gara" 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE